Bi aste Morata de Jalon herrian ibilaldi, igoera, eskalada eta bizikletaz ibiltzeko aukera asko daude.
Moncayoko bira bizikletaz emateko Beraton (1393 m.) herrira joanen gara hasteko. 48 Km du eta dena pistaz eta errepidez egiten da.
Beratonetik Cueva de Agredara (1313 m.) errepidez bagoaz, 9 kilometro gehien bat beherantz
Cueva de Agreda |
Cueva de Agreda eta Moncayo |
Aldapa gogorrena "El canto hincado" lepora (1470 m.) iristeko azken puska da.
Bukaeran "El canto hincado" lepoa |
"El canto hincado" lepoa |
Lepoa atzean gelditzen da |
Hartutako pista oso ona da eta 5 kilometro bitartez, ia desnibelik gabe, paisaia oso polita eta hezea ikusten ahal da.
Bidean aterpeak eta iturriak badaude, beti ongi etortzen da ura edateko eta freskatzeko. Pagoak zati honetan nagusi dira eta haien itzala eskertzen da.
Beste jaitsiera Vozmediano herritik datorren errepidea hartu arte (1040 m.).
Moncayo eta Peña Negrilla ikusten da zuhaitzen artean, "Fuente de los Frailes" aparkalekura igo bitartean.
Moncayo eta Peña Negrilla |
"Fuente de los Frailes" |
"Collado de la Mata" ondoan |
Cabezo de la Mata (1434 m.) eta lepoa |
Moncayo urrunean |
Altuera hartzen dugu eta bistak urrunean galtzen dira.
Cerro del Morron (1731 m.) |
"Collado Bellido" joateko bidea pasatu eta kilometro luze bat aurrerago, bideak Valdearroyo erreka zeharkatzen du. Hemendik aurrera dena gure alde jartzen da, aldapa behera jotzen du.
Collado Bellido (1807 m.) eta Cabezo Bellidora (1838 m.) joateko bidea |
Lepoa eta Cabezo Bellido (eskuineko muinoa) |
Kate bat pasa eta gero, gurutzbide bat aurkitzen dugu, guk Cabezo del Caiz inguratuko dugu eskuin aldera joaten. Hemendik gora egiten du pistak eta berehala Beratón herrira iritsiko gara jaitsiera on bat eta gero.
Beratón |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina