Askotan pasatu naiz eta gurutzea ikusi dut, "Aneto", ez nekien herri bat zenik, baina ezagutu nuenean harrituta gelditu nintzen, toki berezia.
Viellako tunela baino lehenago Aneto herrira joateko errepide bat dago. Handik Llauset urtegira joaten da.
Ballibierna igotzeko toki berezia da, normala den bidetik baino jende gutxiago joaten da, gu joan ginenean ez zegoen inor (zorte ona).
"Estany de Llauset" inguratzen duen bide batetik (GR 11) lakuko bukaerara azkar iristen da, lehenago "Estany de Botornás"etik jaisten den erreka pasatzeko zubia zeharkatu behar da.
Eskuinetik Botornás txabolara eta gero Estanyra iritsiko gara.
GR jarraituz informatzeko poste bat dago, "coll de Ballibierna" aldera hartuko dugu, ezker aldera. Aurrerago GR11 uzten dugu eta Ibons Chelatsera doan bideska jarraituko dugu.
Ballibierna ongi ikusten da eta bidea asmatzen da, beste ibon batzuk pasa eta gero toki harritsu bat hartzen dugu mendiko kresta hatzeko.
Aurrez aurre eta oso polita Russell, Margalida, Tempestades eta Aneto ikusten dira.
Ballibiernara oso errez iristen da, gero "paso del caballo" pasatzen da eta Tuca de Culebras gailurra zapaltzen da.
Itzultzeko Llauset lepora jaitsi eta zuzen kotxeraino.
Hemen kontatutakoa ez da guztia, gauza asko daude ezagutzeko eta ikusteko, baina hobe tokian bertan ezagutzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina