Uda luzatzen da eta mendiigozaleei, altueran ibiltzeko aukera paregabea ematen digu. Elurrik ez, hotzik ez eta krestetan dena lehor, zer gehio nahi dugu?
Azken ostiral honetan horrela izan da, goizeko 6,30etan Gavarnieko aterpean gosaldu eta gero Troumouseko zirkura hurbildu ginen eta aspaldidanik egin nahi genuen zeharkaldia osatu genuen. 3.000 metrotik gora kokatua dagoen mendikate eder hori zeharkatu genuen eta irakurrita genituen pasabide bildurgarriak, aireko aristak eta abar, atzean gelditu ziren goitik ibili ginenean.
Puntu arriskutsuenak bi ziren eta bi kasuetan aireko tokiak ziren eta erabat txikituak zeuden: bata Pic Heidera irtsi baino lehenago eta bigarrena Pic de Gerbats inguratzeko pasabidea. Bertigoa dutenentzat es da egokia eta Paset eta Katuaren pasabideak oso errezak dira eta jaisteko kontuz ibili behar da.
Bideoan, izan genituen egun eta ibilaldi ikaragarriak ikusten ahal dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina