Ah! Zer nolako asteburua!
Troumousen hasi ginen, jarraitzeko Vignemalen eta gaur bukatzeko eta denbora gutxi genuelako Pimené.
|
Alanseko "Plateau"tik Gavarnieko zirkua |
Ia erlojupeko lasterketa bat egin dugu, etxera itzuli behar ginen eta goizeko 11etan atera behar ginen Gavarnietik.
Javier eta biok 6,45etan ateratzen gara ilunpeann eta , nola ez! bost minutu bidetik eta berehala galtzen gara Pailako basoan, ze inutilak!. Alans erreka eskuinean beti eta gu zuzen, basurdeak bezala gora. Azkenean Alans lautadan agertzen gara eta gure gainean Pimené eta Petit Pimené eta erditik igo nahi genuen kanala.
|
Hemendik zuzen gora |
|
Pic rouge de Paila eta Astazuak |
Oso zabala da baina biderik ez du eta aldapatsua da, ere goiko partean arrokatako marra bat. Egunsentiak basoan harrapatzen gaitu eta Alanseko lautadara iristen garenean lehenengo eguzkiaren izpiek Vignemalen jotzen dute eta kontraste ikusgarria gozatzen dugu.
Hemendik "automatikoa" jartzen dugu eta 8,45etan gailurran gaude, lehen arroketako marra eskuinetik zeharkatu dugu eta lepoan haizea eta eguzkia gusto osoz hartu ditugu. Aristatik goraino bide ona dago.
|
Perdido aldera |
|
Vignemale |
Gailurrean ez gara lehenengoak eta Espuguettes aterpetik atera den mutil bat badago, une motz bat goian, zerbait jan, zerbait edan eta argazkiak egin eta gero, azkar behera goaz. Alanseko txabolatik pasatzen gara eta bide ona aurkitzeko berriz alde batetik bestera ibiltzen gara, azkenean aurkitzen dugu eta berriro azkar Gavarniera jaisten gara, 10,25etan iristen gara eta guztiekin bildu eta gero Doneztebe aldera, bazkari on bat dastatzeko, abiatzen gara.
|
Gailurrean |
|
Alanseko txabola |
|
Gavarnieko zirkua eta Taillon |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina