Saioatik Patxi Gilek egindako argazkia |
AUÑAMENDI edo ANIE, guretzat, euskaldunentzat, askoz hurbilago Auñamendi izena da, eta askoz sentikorragoa ere, bere kondaira eta istorioengatik.
Ez da berdin mendi hau igotzea bere inguruan gertatu diren istorioak eta gure arbasoek sortu zituzten kondairak jakinda ala jakin gabe. Igoera bat magiaz beteta ala igoera mekaniko bat. Azken finean mendia sentitzeko, hau edo beste edozein mendi bat, bere inguruko guztia jakitea oso komenigarria da. Mendi baten osotasuna, mendizalea, igoera bere zailtasunekin eta prestaketekin eta gailurra bere istorioekin batzen direnean, orduan lortzen da.
Gure Auñamendiren gaineko zenbait kontakizunak edo kondairak aipatuko ditut, mendiko osotasunera hurbiltzeko.
Auñamendi hitza agertzen den lehenengo idazkietan, pirinio osoa izendatzeko erabiltzen zuten aintzineko baskoiek, eta askoz zehatzago Euskal Herria nola sortu zen istorioan agertzen da:
Aitor bere zazpi semeekin sortaldetik iritsi zen Auñamendira (Piriniora) eta goitik inguruko lurraldeak begiratu zituen. Hegoaldean Ebro ibai emankorra. Iparraldean neurrigabeko zelaiak, sartaldean baso ostotsuak eta ibai naspilduak eta haien atzean , itxasoa.
Eta Aitorren semeak hantxe gelditu ziren bizitzeko zazpi leiñu lehenak sortzen.
Aitorrek altxor bat ezkutatu zuen ere eta horrela jaio zen etnia bat, herri bat, euskotarrena, Aitorren semealabak
Auñamendiko tontorrean bizi den Jona Gorrik, ekaitzak sortzeko ahalmena dauka, eta inguruko zein urrutiko haranen aurka zuzentzen ditu.
Jona Gorri honek jauregi miresgarri bat dauka Auñamendiko tontorrean, eta Baretousen esaten dutenez, bertan sortzen diren zenbait landareek hilezkortasuna ematen dute.
Landare hauekin egindako likoreak nahiko indarra emango zion edozein gizakiari, Jona Gorriren jauregiaren zein bertako lorategien zaindariak diren "Peluts" erraldoaik gainditzeko.
Peluts hauek Jona Gorriren altxorrak gordetzen dituzte Auñamendiko lapiaz izugarriaren leize sakonenetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina