Foraton lepotik Collaradaren profila |
Eguraldia erotu da, ez dut zalantzarik. Garai batean askotan euria edo lainoak edo... sufritu behar genuen mendira joaten ginenean, baina azken denboraldi honetan, eta urriaren erdian gaude, beti oskarbi eta eguraldi bikaina.
Mendebaldeko Pirinioa |
Mendiigozaleok, egia esan, ezin gara kexatu baina aldatzeko garaia da.
Alano mendizerra eta Punta Agüerri |
Beti, kutxa zaharrean, ibilaldiren bat edo bestea gordeta ditugu eta kasu honetan bakarrik joaten nintzela eta ongi ezagutzen ez nuenez, goizeko 7etan Lizaratik ateratzen naiz. Asmoa, Bisaurin, Puntal de Secús, Brecha de Secús, Ibon Estanes, Valle de los Sarrios, Cúpula de Secús eta berriz Lizarara itzultzea zen. Hasieran ilargiak laguntzen nau eta Bisaurinera iristean argitasuna jaun ta jabe egiten da.
Pirinioa kontrargian |
Egunsentiak toki eder batean harrapatu nau eta argazki makina bizitza propioa balu bezala gelditu gabe ari da, Pirinioa esnatzen den bitartean.
Mendebaldean Auñamenditik Txipetaraino eguzkiak aritu du, kontrasteak orain oso bereziak dira
Bisaurinetik |
Bisaurin, ipar ekialdeko aldetik jaisten |
Puntal de Secus ez nuen egina.Bisaurin iparraldetik jaisten arazorik ez dago Secus lepotik zuzen igotzeko.
Lepoa eta Puntal de Secus |
Secús mendikatea, erdiko lepotik Estanesera |
"Puntal de Secus"etik jaisten naiz, Secus mendizerra beti gure ezkerrrean, behean lautadatxo polit bateraino, beste lautada bat dago aurrerago eta bere gainean "Brecha de Secús"era igo.
Hasieran oso beltza ikusten dut dena, oso, oso aldapatsua da, trepada txiki bat egiten dut eta belarrezko pala
handi bat hartzen dut gailurreraino. Bidean gailurretik bide normala hartuko nuela jaisteko pentsatzen nuen, baina goitik ez dago deus, Liouviellako gailurra aurrean ikusten dut, arista oso itxusia dago eta baztertzen dut, ezkerretik amildegia, eskuinetik amildegia, bakarrik etorri naizen tokitik jaistea aukera dut.
Liuviellatik, Cúpula de Secús |
Orain askoz beltzago ikusten dut, baina ez dago beste aukerarik eta ditudan 5 zentzumenak eta asmatzen ditudan beste batzuk konektatzen ditut eta kontu handiz eta oso mantso belarrezko aldapa gogor horretatik jaisten naiz. Behean nagola sakon arnasten dut eta "Valle de los Sarrios"era berriz eta oso gustura iristen naiz.
Plana Mistreasatik berriz Lizara aterperaino, ordubiak dira eta nahiz eta beranduago iritsi, pozik nago
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina