Mapan bidea gutxi gora behera markatuta dago.
Irañeta, Irañetako ataka, Euskal Herriko erdigunea, Lezitza, Beriain, Uharteko ataka, Irañeta.
Eguraldi bikaina izan dugu eta Sakanan zegoen laino itsasoa, giro garbiarekin batera, igoera eta zeharkaldi osoan bista ikaragarriak gozatzeko aukera izan genuen.
BIDEA:
Autobian Irañetako ateraldia hartu eta herrira joan ordez ezker aldera joko dugu. Handik berriz ezker asfaltatua den bide batetik autoak gordetzen den orube handi bateraino, han asfaltoa bukatzen da eta pista bat dago, beti aurrera eta kotxea Basabeko Bordan utziko dugu.
Pista hegoaldera beti jarraituko dugu Bargako basotik eta momentu batean ezker aldera biratzen duenean gu zuzen joanen gara, handik gutxira bidea adierazteko makila badago eta ezker joko dugu (bueltan ezkerretik agertuko gara), berriz pista batean agertzen gara baina basoan sartzen den bide bat ondoan ikusten da, hortik sartuko gara eta Ihabarretik ere Irañetako atakara doan bidearekin topo eginen dugu. Irañetako atakan agertuko gara, aurrez aurre Lezitza mendia baina lehenago Euskal Herriko erdigunea dago eta interesgarria izan daiteke hortik pasatzea.
Lezitzatik bi aukera daude, jaitsi eta San Donatora Goñitik doan pista hartu edo gauden aldetik bidexka segitu ermitaraino, bigarren hau askoz politagoa da.
Jaisteko Uharteko bidea hartzen da eta basoko argi bat ikusten dugunean eskuin aldera pista zahar bat doa, handik sartuko gara, tarteka zikina dago baina ongi ibiltzeko, beti aurrera igo eta jaitsi gabe doa. Gurutzbide bat ezker aldera eta behera agertzen denean , pista aurretik gora hasten da eta oso zikina ibiltzeko, dena den handik joaten da eta ezkerratik basoko argi bat ikusten denean hara abiatuko gara, argi horretako behekaldetik basoan sartu eta aurrea joaten alanbrada bat dago, pasatu eta gero behera eta aurrera joaten pista aurkituko dugu. Pista horretatik kotxeraino joanen gara.
ARGAZKIAK
ARGAZKIAK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina