Burutik jota gaudela askok pentsatuko du, Larrako labirintoan gustuagatik ibiltzea kanpotik ikusita ez da normala eta normalean ere ezin da sartu dauden munduko simarik basatienak, baina zulo, leze-zuloak eta inguru hori elurrez beteta dagoenean, eskiz ibiltzea ikaragarria da. Sima gainean, karst inguraturik eta Europako pinu beltzen basorik handienaren artean ibiltzeak hitzik ez du deskribatzeko.
Auñamendi, Anielarra, Ukerdi, Budogia, Hiru Erregeen Mahaia, ..., lekuko eta zaindariak izateak ere, gure ibilaldiari beste dimentsio bat ematen dio.
Pasa den igandean Auñamendin egon ginen eta Larra nola zegoen ikusita, itzultzea erabaki genuen, baina kasu honetan Larratik ibiltzeko eta Anielarra eta agian Hiru Erregeen Mahaia aldera joatea asmoa zen.
Asmoa gauzatzeko berriz La kontiendara joan ginen eta hortik Carreraseko Lauak aldera jo baina berehala arrastoak desagertu ziren eta buruz labirintoan sartu ginen.
Eguraldia, oso haizetsua zen baina eguzkia jaun ta jabe izan zen ia egun osoan, beraz presarik gabe, Anielarratik jaisten den ertzea hartzen saiatu ginen. Azkenean ez genuen oso ongi kalkulatu eta Anaie lepora ezin izan ginen jaitsi, pareta bat aurkitu genuelako.
Anielarrako aurreko gailurretik Anaye aldera eskiada on bat gozatu genuen eta berriro igo eta gero gailurrera joan ginen. Handik eskiz berriro karst ikaragarri horretatik kotxera itzuli ginen.
Egindako gora eta beheretan bost ordu baino gehiago egon ginen, baina azkenean gozatu genuenarekin motza gelditu zitzaigun.
|
Besteak beste eper zuri polit hau ikusi genuen Larran |
|
Eguzki eta itzala artean Anielarra agertu zen, oraindik laino piska bat zegoen. Hemendik aurrera haizea fuerte hasi zenjhotzen |
|
Javierrek karst labirintikoa atzean uzten du eta Anielarrako maldetan sartzen da. |
|
Gure atzean, urrunean Orhi eta Barazea. |
|
Lehenengo lepotik, Insole edo Anaie lepora aldera jaitsi nahi genuen. Ez genuen aurkitu. |
|
Anielarrako ertze gogorretik igo genuen, eskuineko maldatik jaitsi genuen. |
|
Gailurra gertu daukagu. Auñamendik keinua egin zigun baina bost egun lehenago han egon ginen. Larran galtzea eta ezagutzea nahiago genuen. |
|
Anielarratik jaitsi gara eta berriz Larrako labirintoan sartu ginen, gora eta behera, jolas bat bezala. |
|
Anielarrak bere festa-jantzi hoberenarekin agurtu ginduen. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina