Goiza pasatzeko Itzagara joan naiz eta bakarrik nengoenez, kasko nagusia egin ezezik, beste biak egitera animatu naiz ere.
Beti igoera atsegina eta polita iruditu zait baina beste bi kaskoak ez nituen ezagutzen eta egia esan, goi horretatik ibiltzea politena da eta are gehiago, azken kaskoa, Santa Agata, politena da. Baxuena da eta mendi hegoaldean dago, ipar aldetik izan ezik alde guztietatik oso ongi babestua dago bere paretengatik.Kasko honetan bi mendizalekin topo egiten dut eta Ardanazera itzultzeko hegoaldetik eta gero ipar mendebaldera doan bide batetik, zirkular bat osatu dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina