Gaur Astunera joan gara, Des Moines aldera, elurra zegoelakoan. Hain justu zegoenez pistetatik ibili gara hasieran eta gero Ibon del Escalarrera doan pistatik (elurrez) hartu dugu, baina bukatzen den tokian ere elurra bukatu da eta orduan ibon aldera piska bat jaitsi gara.
Handik arazorik gabe Des Moinesera, eta aurreko lepotik eskiada ederra (behetik elurra oso aldakorra zegoen) egin dugu Cabanne de la Gléreraino. Errekatik, elurrez oso justu, Astuko lepora iritsi gara.
Handik oso elur ona aurkitu dugu pistetan sartu arte eta berriz kotxera itzuli gara.
|
Pista utzi dugu eta mendian sartu gara. Iñaki, Martin, Javi eta Pedroren atzean Astuneko eski-estazioa |
|
Iñakik eskiak eskuetan eramaten ditu, Ibon del Escalar baino lehen puska txiki bat elurrik gabe harrapatu genuen |
|
Martin jan ta jan, bada ez bada ere. Atzean Aspe beti erne |
|
Pic de Belonseinche, oso egokia eskiz egiteko. Ibon del Escalar oraindik hormatua ikusten da |
|
Hamarretakoa eta gero martxan jartzen gara, nor bere erritmoan. |
|
Des Moines lepotik Midi d´ossau jaun ta jabe |
|
Pic des Moinesetik nondik bota ginen eskiz ikusten da. |
|
Javik oztopo gehiago aurkitu zuen, hala ere tipoa ederki mantendu zuen. |
|
Lepotik egindako jaitsiera ongi ikusten da. |
|
Atsedenalditxo bat aprobetxatzen dugu Midi gure lagunarekin argazki bat egiteko. |
|
Jaitsiera bukatu baino lehenago, nahiz eta elurra beheko aldean oso ona ez egon, zenbait tokitan gozatu genuen. |
|
Pedro "uniforme berriarekin" taldea ixten. |
|
Javi Glereko txabolatik azkena abiatu zen. Pedrorekin batera erratza saltzaileak ematen zituzten |
|
Martin eta Pedrori Midik adarrak erakusten dizkio. |
|
Egiten zuen beroarekin desizozte prozedura oso fuertea zen. |
|
Gure azken helburua, Col de Astu. |
|
Martin eta Iñaki Lepoan |
|
Pedrok Javi erremolkatu zuen leporaino. |
|
Gezurra badirudi ere, ni ere egon nintzen. |
|
Mala cara ez dakit norena den, atzeko mendikoa ala Pedrorena, kar, kar, kar ! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina