Gaur Lintzara urbildu gara, bagenekien elur gutxi zegoela, ..baina ...hain gutxi?
Azkenean, ingurua aztertu eta gero, Txinebral aldera joatea erabaki dugu, ez gara damutu. Igoera eskasa izan bada ere, gero gailurretik egindako jaitsiera zuzenak dena konpentsatu du eta tirada batez eta elur oso baldintza onean jaitsi gara eskiak kendu ditugun tokiraino, hau da, Gamuetako errekatik atera behar zaren tokiraino.
Eguna berotsu ibiltzeko baina oso ona eta gailurrean haize freskoa jotzen zuen.
Goitik ikusita zonaldeko igoera hoberena, eskiz egiteko, Atxeritora Lintzatik, Petretxemako errekatik, iruditu zaigu.
Hemen argazki batzuk daude eta bideo bat ere.
|
"Los Clérigos" iturritik Gorreta, Anzotiello eta Kinboa |
|
Honaino eskiz apuratu genuen, Gamuetako errekan sartu arte ez genituen berriro jarri |
|
Julio eskiak motxilan jartzen |
|
Basoak eguberri itxura du |
|
Hemendik eskiz, gorago berriro kendu genituen |
|
Gailurrean instintoak ateratzen |
|
Apirila edo maiatzan bezala, elur gutxi |
|
Gorreta de los Gabachos eta Anzotiello. |
|
Berriro oinez kotxeraino |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina