Aitor bere zazpi semeekin sortaldetik iritsi zen Auñamendira (Piriniora) eta goitik inguruko lurraldeak begiratu zituen. Hegoaldean Ebro ibai emankorra. Iparraldean neurrigabeko zelaiak, sartaldean baso ostotsuak eta ibai naspilduak eta haien atzean , itxasoa. Eta Aitorren semeak hantxe gelditu ziren bizitzeko zazpi leiñu lehenak sortzen.
Aitorrek altxor bat ezkutatu zuen ere eta horrela jaio zen etnia bat, herri bat, euskotarrena, Aitorren semealabak.
Gaur Auñamendira joan gara, Aitorren altxorra ez dugu aurkitu, baina zenbat elur zegoen harritu gaitu, hori aurkitutako altxor bat izan da. Javier eta biok Ilunberritik 7etan atera gara eta bermuta hartzeko garaiz itzuli gara.
Eguraldia bikaina, elurra gogorra batez ere goitik, baina nahiko gailurra eskiz igo eta jaisteko. Igandea zenez jende pilo bat ikusi dugu egun festa on bat aprobetxatzen eta oinez, eskiz edota raketekin igotzen ziren.
Zonaldea, ongi elurtua dagoenez, seguruaski azkar bisitatuko dugula berriro.
Otxogorrigaine, Barazea eta Ori ikusten dira, nahiz eta elur gutxi ikusi, gure ibilbidean elur aski aurkitu genuen. Javier oraindik ez da berotu, ordu honetan tenperatura ona zen ibiltzeko.
Gure aurretik beste mendizale bat harrapatu genuen. Itzultzean jende asko igotzen zen. Auñamendik bere punta erakusten digu.
Igandea bazen ere, igoaldian ia bakarrik egon ginen mendian.
Auñamendiko azken palan, batzuk gure aurrean igotzen, denak oinez edo raketekin. Itzultzean jende asko ikusi genuen eskiz.
Azkenean gailurrean gaude.
Ezkeraldetik Auñamendira igotzen ari dira eta eskuin aldetik Anielarratik jaisten ari dira. Oraindik ere horma agertzen da toki batzuetan, hemen bere diz dirak oso ongi salatzen du.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina