2012/03/06

SAIOA , aurten txintxo.

Elurra desagertu zen baina opari bat bezala, gaur inguruko mendiak zuriak agertu dira, pentsatu gabe Artesiagara joan naiz goiza pasatzeko.
Lepora iristeko arazoak izan ditut, errepidea elurrez beteta zegoen eta han ni bakarrik, ez da inor pasatu. Azkenean, nahiz eta elurretarako gurpilak eraman, kateak jarri ditut eta horrela lepora iritsi naiz.
Ia 11,30etan hasi naiz igotzen eta denbora guztia elurra bota du eta lainoa goitik behera, eskerrak dena estalita zegoela, oso justu baina nahikoa eskiz ibiltzeko.
Ttonttorreraino deus ikusi gabe egin dut eta jaitsiera ere, dena den luju bat izan da igo eta jaitsi kotxetik kotxeraino eskiekin eta goian elurra oso ona zegoen eskiatzeko.
Seguruaski bihar ezin dela eskiz joan, momentua aprobetxatu dut.
Igoerako argazki batzuk eta topo egin dudan mendiigozale bati egindako elkarrizketa dago ondoko bideoan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina