2012/03/09

PETRETXEMA ERREKATIK - HAIZEAREN AURKA

Eguraldia bikaina,baina Lintzara hurbiltzen ginenean haizearen kontuak ez zuen ongi jotzen. Leku guztietatik oso indartsu nabaritzen zen eta lepo zein gailurretan kriston elur zutabe altzatzen zuen.
Hala ere lintzatik Petretxema errekatik sartu gara, eskiz ibiltzeko toki aproposena elur nahikoa duelako, eta Petretxema lepo aldera abiatu gara, oso argi ez genuen noraino joango ginen, batez ere haizeagatik.
Azkenean haizearen aurka lepora baino pixka bat lehenago itzuli gara, ezinezkoa zen haize horrekin segitzea, lepo inguruan oso indartsu jotzen zuen.

Jaitsiera gozatzekoa izan da, elur hautsa gehienetan. Azkenean soberan merezi izan du joateak, ederki erabaki dugu txangoa.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina