2012/04/08

MONCAYO, Cueva de Agreda herritik

Cueva de Agreda Soria probintziako herri bat da, Moncayoko maldetan kokatua eta horregatik Moncayo eta Moncayo ingurua ezagutzeko oso ibilaldi onak eta politak ditu.
Oso urrun ez nengoela aprobetxatzeko, hara hurbildu nintzen Moncayora igotzeko.

Gaur igoera oinez egin dut, baina hemendik ere eskiz egiteko elurra dagoenean oso ongi dago, bakarrik, neguan lainoa mendi honetako ezaugarri bat dela kontutan izan.

Moncayo lainoz estalita, horrela egun osoa iraundu zuen. 

Igoerak ez du zer ikusirik bere bide normaletik egiten denarekin, 1000 metro desnibela igotzen dira.
Cueva de Agredako ezker aldeko azken etxea pasa eta gero (Olvegatik etortzen bagara), bertatik pista bat ateratzen da, berehala Mulas ibaia edo Colladilloko erreka parean doan bidea hartzen da, erreka hau osotik igoko gara, lehendabizi arizti polit bat zeharkatuz.

Gailurran, nire atzean Moncayoko Ama Birjinaren estatua mimetizatua dago.

Bide honetatik Castillako lepora joatea arruntena da, baina guk eskuinera doan erreka hartuko dugu, hau askoz aldapetsuagoa da eta hasieran errekako iturriak ikusiko ditugu. Handik elurrak harriak eta ardaskak estaltzen ditu eta oso gaizki ibiltzen da, arrastorik ez dago eta hanka behin eta berriro belauneraino sartzen dut,  lainoak ere ez zuen deus uzten ikusten. Negu gorri giroa zegoen goitik.
Barranko hori oso estua da bauna erreza jarraitzeko, eta nahiz eta dena zuria izan, arazorik gabe goiko aldera iristen da.

Mulas errekako beheko aldea.

Aldapa lehuntzen denean zertxobait ezker aldera joko dugu eta San Juaneko punta eta Moncayo bereizten duen lepora iritsiko gara (2.250 m.). Handik ertza jaraituz gailurerera inongo arazorik gabe iristen da Moncayora, Iberiar mendikateko altuena, 2.316 m.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina