2012/03/30

ANIELARRA, Larrako labirintoan gora eta behera.

Burutik jota gaudela askok pentsatuko du, Larrako labirintoan gustuagatik ibiltzea kanpotik ikusita ez da normala eta normalean ere ezin da sartu dauden munduko simarik basatienak, baina zulo, leze-zuloak eta inguru hori elurrez beteta dagoenean, eskiz ibiltzea ikaragarria da. Sima gainean, karst inguraturik eta Europako pinu beltzen basorik handienaren artean ibiltzeak hitzik ez du deskribatzeko.
Auñamendi, Anielarra, Ukerdi, Budogia, Hiru Erregeen Mahaia, ..., lekuko eta zaindariak izateak ere, gure ibilaldiari beste dimentsio bat ematen dio.
Pasa den igandean Auñamendin egon ginen eta Larra nola zegoen ikusita, itzultzea erabaki genuen, baina kasu honetan Larratik ibiltzeko eta Anielarra eta agian Hiru Erregeen Mahaia aldera joatea asmoa zen.
Asmoa gauzatzeko berriz La kontiendara joan ginen eta hortik Carreraseko Lauak aldera jo baina berehala arrastoak desagertu ziren eta buruz labirintoan sartu ginen.
Eguraldia, oso haizetsua zen baina eguzkia jaun ta jabe izan zen ia egun osoan, beraz presarik gabe, Anielarratik jaisten den ertzea hartzen saiatu ginen. Azkenean ez genuen oso ongi kalkulatu eta Anaie lepora ezin izan ginen jaitsi, pareta bat aurkitu genuelako.
Anielarrako aurreko gailurretik Anaye aldera eskiada on bat gozatu genuen eta berriro igo eta gero gailurrera joan ginen. Handik eskiz berriro karst ikaragarri horretatik kotxera itzuli ginen.
Egindako gora eta beheretan bost ordu baino gehiago egon ginen, baina azkenean gozatu genuenarekin motza gelditu zitzaigun.

Besteak beste eper zuri polit hau ikusi genuen Larran

Eguzki eta itzala artean Anielarra agertu zen, oraindik laino piska bat zegoen. Hemendik aurrera haizea fuerte hasi zenjhotzen

Javierrek karst labirintikoa atzean uzten du eta Anielarrako maldetan sartzen da.

Gure atzean, urrunean Orhi eta Barazea.

Lehenengo lepotik, Insole edo Anaie lepora aldera jaitsi nahi genuen. Ez genuen aurkitu.

Anielarrako ertze gogorretik igo genuen, eskuineko maldatik jaitsi genuen.

Gailurra gertu daukagu. Auñamendik keinua egin zigun baina bost egun lehenago han egon ginen. Larran galtzea eta ezagutzea nahiago genuen.

Anielarratik jaitsi gara eta berriz Larrako labirintoan sartu ginen, gora eta behera, jolas bat bezala.

Anielarrak bere festa-jantzi hoberenarekin agurtu ginduen.


2012/03/25

AUÑAMENDI, Aitorren altxorra

Aitor bere zazpi semeekin sortaldetik iritsi zen Auñamendira (Piriniora) eta goitik inguruko lurraldeak begiratu zituen. Hegoaldean Ebro ibai emankorra. Iparraldean neurrigabeko zelaiak, sartaldean baso ostotsuak eta ibai naspilduak eta haien atzean , itxasoa. Eta Aitorren semeak hantxe gelditu ziren bizitzeko zazpi leiñu lehenak sortzen.
Aitorrek altxor bat ezkutatu zuen ere eta horrela jaio zen etnia bat, herri bat, euskotarrena, Aitorren semealabak.


Gaur Auñamendira joan gara, Aitorren altxorra ez dugu aurkitu, baina zenbat elur zegoen harritu gaitu, hori aurkitutako altxor bat izan da. Javier eta biok Ilunberritik 7etan atera gara eta bermuta hartzeko garaiz itzuli gara.
Eguraldia bikaina, elurra gogorra batez ere goitik, baina nahiko gailurra eskiz igo eta jaisteko. Igandea zenez jende pilo bat ikusi dugu egun festa on bat aprobetxatzen eta oinez, eskiz edota raketekin igotzen ziren.
Zonaldea, ongi elurtua dagoenez, seguruaski azkar bisitatuko dugula berriro.



Otxogorrigaine, Barazea eta Ori ikusten dira, nahiz eta elur gutxi ikusi, gure ibilbidean elur aski aurkitu genuen. Javier oraindik ez da berotu, ordu honetan tenperatura ona zen ibiltzeko.
Gure aurretik beste mendizale bat harrapatu genuen. Itzultzean jende asko igotzen zen. Auñamendik bere punta erakusten digu.


Igandea bazen ere, igoaldian ia bakarrik egon ginen mendian.
Auñamendiko azken palan, batzuk gure aurrean igotzen, denak oinez edo raketekin. Itzultzean jende asko ikusi genuen eskiz.


Azkenean gailurrean gaude.
Ezkeraldetik Auñamendira igotzen ari dira eta eskuin aldetik Anielarratik jaisten ari dira. Oraindik ere horma agertzen da toki batzuetan, hemen bere diz dirak oso ongi salatzen du.


2012/03/19

SABIÑANIGO ETA FISCAL ARTEKO ERREPIDEA, UDABERRIAN IREKIKO DUTE


BERANDU IRISTEN DA BAINA OSO BERRI ONA DA PIRINIOETARA SARRITAN HURBILTZEN GARENONTZAT

Lanak hasi zirenetik (2003) bederatzi urte inguru pasatu dira, N-260 errepideko puska hau seguruaski Aste Santua pasa eta gero irekiko dute, ia guztia egina dago.
Nahiz eta bakarrik 23,3 Km izan, errepide berri honekin Ainsara joateko ordu bat inguru aurreztuko dugu, eta Cotefablo mendatea eta ondorengo errepide kaskarra sahiestuko ditugu.
Seguruaski denboraldi honetan, Maladetako azken eskiadak egiteko, bide berri honetatik hurbilduko gara.



2012/03/16

PIC DES MOINES, KLASIKO BAT

Gaur Astunera joan gara, Des Moines aldera, elurra zegoelakoan. Hain justu zegoenez pistetatik ibili gara hasieran eta gero Ibon del Escalarrera doan pistatik (elurrez) hartu dugu, baina bukatzen den tokian ere elurra bukatu da eta orduan ibon aldera piska bat  jaitsi gara.
Handik arazorik gabe Des Moinesera, eta aurreko lepotik eskiada ederra (behetik elurra oso aldakorra zegoen) egin dugu Cabanne de la Gléreraino. Errekatik, elurrez oso justu, Astuko lepora iritsi gara.
Handik oso elur ona aurkitu dugu pistetan sartu arte eta berriz kotxera itzuli gara.

Pista utzi dugu eta mendian sartu gara. Iñaki, Martin, Javi eta Pedroren atzean Astuneko eski-estazioa

Iñakik eskiak eskuetan eramaten ditu, Ibon del Escalar baino lehen puska txiki bat elurrik gabe harrapatu genuen

Martin jan ta jan, bada ez bada ere. Atzean Aspe beti erne

Pic de Belonseinche, oso egokia eskiz egiteko. Ibon del Escalar oraindik hormatua ikusten da

Hamarretakoa eta gero martxan  jartzen gara, nor bere erritmoan.

Des Moines lepotik Midi d´ossau jaun ta jabe

Pic des Moinesetik nondik bota ginen eskiz ikusten da.

Javik oztopo gehiago aurkitu zuen, hala ere tipoa ederki mantendu zuen.

Lepotik egindako jaitsiera ongi ikusten da.

Atsedenalditxo bat aprobetxatzen dugu Midi gure lagunarekin argazki bat egiteko.


Jaitsiera bukatu baino lehenago, nahiz eta elurra beheko aldean oso ona ez egon, zenbait tokitan gozatu genuen.

Pedro "uniforme berriarekin" taldea ixten.

Javi  Glereko txabolatik azkena abiatu zen. Pedrorekin batera erratza saltzaileak ematen zituzten



Martin eta Pedrori Midik adarrak erakusten dizkio.

Egiten zuen beroarekin desizozte prozedura oso fuertea zen.

Gure azken helburua, Col de Astu.

Martin eta Iñaki Lepoan

Pedrok Javi erremolkatu zuen leporaino.

Gezurra badirudi ere, ni ere egon nintzen.

Mala cara ez dakit norena den, atzeko mendikoa ala Pedrorena, kar, kar, kar !

2012/03/14

ITZAGA, HIRU KASKOAK

Goiza pasatzeko Itzagara joan naiz eta bakarrik nengoenez, kasko nagusia egin ezezik, beste biak egitera animatu naiz ere.
Beti igoera atsegina eta polita iruditu zait baina beste bi kaskoak ez nituen ezagutzen eta egia esan, goi horretatik ibiltzea politena da eta are gehiago, azken kaskoa, Santa Agata, politena da. Baxuena da eta mendi hegoaldean dago, ipar aldetik izan ezik alde guztietatik oso ongi babestua dago bere paretengatik.
Kasko honetan bi mendizalekin topo egiten dut eta Ardanazera itzultzeko hegoaldetik eta gero ipar mendebaldera doan bide batetik, zirkular bat osatu dugu.














Ruta en bici 1456394 - powered by Wandermap