2025/02/03

PIC LARISTE 2.168 m. OZATIK ESKIZ

 



Gaur Ozako oihanera hurbildu gara eta hiru kotxetan 11 lagun bildu gara egun ederra pasatzeko. Ozako kanpinetik aurrera errepidean elurra dago eta neguko gurpilak edo kateak ez badituzu, bertan kotxea uztea komeni da, gu prest gaude eta aurrera segitzen dugu. Handik kilometro pare batera, Ozako oihana zeharkatu eta gero mendiak gure aurrean zabaltzen dira "egun onak" nolabait ematen.La Minako aparkalekura joateko bidea itxita dago eta Aguas Tuertasera doan bidean, Guarrinzako bidea,  ahal dugun moduan kotxeak uzten ditugu.

Aragoi Subordan ibaia zeharkatzen duen zubiraino jaisten gara eta aurrera doan pista segitzen dugu, Atxeritoko erreka zeharkatzeko beste zubi bat aurkitzen dugu, bertan La Minako aparkalekua dago.

Hemendik hezi bat pasa eta gero Atxeritoko aintzirara doan bidea jarraitzen da, elurrarekin ahal den moduan eta tokitik, baina eski arrastoak daude eta hortik bagoaz. Hasieran Atxeritoko erreka ondoan ibiltzen gara eta gero gure ezkerretik dagoen Las Foyas errekan sartuko gara, El Palo leporantz doan bidetik.

Sakanatik ateratzen garenean Las Foyas de sta Mariako zirkuak ikuspegi  espektakularra eskaintzen digu: Pid de L´Arraille, Pic Lariste, El Palo lepoa eta abar. Guk Lariste igotzeko aukeratu dugu eta elur ona eta eguraldi ederra lagunak, gailurra eskiekin arazorik gabe zapaltzen dugu.

Jaitsieran udaberriko elur bikaina harapatzen dugu, jaitsierako azken zatian elur eskasa dago eta kontu handiz ibili behar da eskiak ez apurtzeko. Azkenean beste mendiko egun bikaina pasatu dugu..

Eguneko argazki batzuk hemen daude.

 Hurrengo arte!

Hasieran elur eskasa


Las Foyaseko sakana


Atzean Lenito eta Peña Forca daude.



Sakanatik atera eta elur dezente dago.


Atseden bat taldea elkartzeko








Aurrean Las Foyas de Sta Maria zirkua zabaltzen da.


Bistan da Lariste, gure helburua





Haizeak berea egin du


Lepotik ikuspegiak



Taldea gailurrera iristen




Ni goian






Rafa, Lourdes eta Iñaki


Goitik, ikaragarria!



Lescun aldera


Jaisteko prestaketak


Martinek egindako bideoa


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina