2025/02/13

PUNTAL DE SECÚS 2.514 m. LIZARA ATERPETIK




Lizarako aterpera iristen garenean eskiatzaile bat Bisaurinetik jaisten da, 10ak aldera, beste batzuk atera dira eta beste batzuk ateratzen ari dira edo prestatzen ari dira. Guk lasaiago ibiltzeko eta betikoa ez egiteagatik, Secús aldera joatea erabakitzen dugu.

Mendi ahaztu honen bide klasikoa eginen dugu, ahaztua Bisaurin ospetsua ondoan duelako, hala ere ikuspegi bikaina du.

Lizarako aterpetik ateratzen gara Audelkako sakanatik Secuseko lepo alderantz, hasteko Bisaurin eta Bernera arteko sakanatik (Audelka) ibiltzen gara Mistresako lautadara iisritsi arte.

Mistresatik ezker aldera jotzen dugu eta Bisaurineko ipar aldean sartzen gara Secús lepora iritsi baino lehenago. Hemendik eskuineko muinoak hartzen ditugu gailurrera iristeko.

Aurreko gauan elurra bota zuen eta mendia zuri zuria eta ukitu gabe aurkitzen dugu, luxu handi bat gurea eta zorionekoak sentitzen gara.. Elurretan guk bidea zapaltzen dugu, sinatuko bagenu bezala, gure artelana balitz bezala, bikain!

Lizarako aterpea eta Bisaurin




Basoa oinez zeharkatu eta gero, berriro eskiak jartzen ditugu




Audelkako sakanatik


Mistresako lautadara iristen.

Mistresako lautada beti ikaragarria, goian Sekuseko Koroa



Julio eta Martin Mistresako lautadan

Aurrera eta gora berriro joan behar

Mistresako lautada behean gelditzen da.

Puntal de Secús agertzen zaigu

Bisaurin eta secús artean, Martin



Secuseko azken maldak

Bisaurin hormatua


Ni ere egon nintzen 😂


Julio goian



Martin goian

Pirinio aldera

Alanoak, Atxer Gaztelua, Hiru Erregeen Mahaia, .....

Sarrioen ibarraren hasiera, Bernera, Collarada, .... Tendeñera ...


Martinen bideoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina