Igoera klasiko bat Aspe mendira (Esper, aragoieraz), Aisako zirkutik igo gara, La Cleta aparkalekura iritsi baino kilometro bat lehenago kotxea utzi behar dugu bidea elurtuta dagoelako. Handik eskiz Saleras aterpe ondoan pasatzen gara eta Aspe erreka zeharkatu eta gero lehenengo maldak igotzen ditugu, bizkar mendia hartzeko, handik Letxerines eta Rigüelo alderantz ikuspegi politak ditugu. Inbutu aldera jotzen dugu, beti eskiekin, hemen aldapa tenteagoa da eta elurra gogorra dago oraindik.
Inbutu pasa eta gero gailur alderantz zuzen abiatzen gara, tartean atseden txiki bat mokau bat hartzeko gelditzen gara, gailur ondoko beste punta batean eskiak uzten ditugu gero kranpoiekin goraino joateko.
Jaitsiera lepotik kanal batetik zuzen jaitsi eta berriz ohiko bidea hartzen dugu kotxera itzultzeko.
Egun bikaina izan dugu, eluurra ere ona aurkitu dugu, bai igoeran zein jaitsieran eta ibilaldi osoan eskiekin egin dugu. Gehio ezin da eskatu!
Aparkaleku baina kilometro bat lehenago elurrak bidea mozten du. |
Martinek egindako bideoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina