2025/02/20

GARMONEGRO 3.051 m. PANTICOSAKO BAINUETXETIK

 

komandokroketaren argazkia. 

Gaur Panticosako bainuetxera hurbildu gara, Tena Ibarran mendiko eskiaren klasiko handi bat egitera. Garmo Negro nahitaezkoa da, eskiz igotzeko hirumila aski erreza eta sentsazio miresgarria utziko digun mendia da, goi mendiko giroa ez bada, 1.300 metroko denibela eskiadagatik izanen da, edo dena elkartzen bada, bikain!.
Ohiko bidea hartzen dugu Beheko Mallatara joateko, elur eskasia oinez jarraitzen behartzen gaitu pinudia igaro arte eta Goiko Mallatatik jaisten diren aldapa zabalak eskiz gainditzen ditugu. Goiko Mallatatik Argualaserantz doan kanalatik igotzen gara handik gero lepoa gainditzeko. Han laino fin bat aurkitzen dugu, baina gailurrera arazorik gabe iristen gara goiko ikuspegi zabala gozatuz.


Argazkiak, ur trago bat zerbait jan eta jaisteko prestatzen gara. Elurra ongi eskitzen da leporaino, gero oso zapalduta dago eta patata soro bat dirudi, gero asko hobetzen da eta zapaldu gabeko pala ederrak aurkitzen ditugu, argualas mendiko goiko mallatako isurbide tutua hartu arte. Argualasetik jaisten den kanala pasatu eta gero (eskuineko paletatik) isurbide tutua eskuin aldera doa eta Feniaseko ohiko bidearekin bat egiten du, hemendik kelur gehiago dago eta ongi eskiatzen dugu ibaia gurutzatzen duen zubira iritsi arte. Tutuak, bukaeran elur gutxi du eta eskiak kendu behar ditugu pasatzeko.

Prest ateratzeko



Batanes alderantz


Pinuditik atera eta eskiak jartzen ditugu


Peña Gabarda


Arnales eta ezkerrean Garmo Negro eta Pondielloseko orratza


Goiko Mallatara iristen

Mallata zeharkatzen






Atzera begira


Argualaseko kanalatik


Lepora iristen


Lainoa


Martin lepoan.


Azken pala igotzen.


Algas mendia ederra ikusten dugu


Remi gailurran

Infernuak eta Arnales


Batzuk oraindik iristen


Martin



Ni, Remi, Andoni eta Alberto

HELDU DEN ARTE!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina