Garai batean mendia, besteak beste, bakardadearen sinonimmoa zen, jende gutxi iristen ahal zen toki eta kasko miresgarriak ezagutzera, joaten ginen mendira. Gaur egun, gero eta zailagoa da hori eta ezagutzeko toki gutxi gelditzen dira, baina mendia, hain beste maite ditugun bake eta bakardade hori aurkitzeko, toki bat da oraindik.
Edo horrela uste nuen nik!
Asteko lan egun batean, Auñamendiko bidean, gehien bezala, bizpa hiru mendizale topatzen ahal zenuen, orain, eskiz zein raketekin doazen mendizale taldekin jarraiki gurutzatzen zara, denak Auñamendi ospetsua igotzeko nahian.
Seguraski pandemiak eta konfinamenduak, mendia eta natura zer diren aurkitzera, jendea gogoz joatea eragin dute. Gaurkoa, horietako egun bat izan da, mendia gozatzen duzunarena, eguraldi ona, elur ona, lagun onak eta mendian egoteko gogo handiak, dena den eta lan egun bat izan bada ere, Auñamendiko bidea etengabeko jendearen joan etorria izan da.
Nafarroa itxita dago eta oraidik elurretan aktibitateak egiteko toki bakarra Belagoa da eta momentuz, han bat eginen dugu guztiok, dirudienez inbutu efektua. 😔
Gaur koadrila ederra gelditu gara Auñamendira joateko eta ere ederra bildu gara mendian bertan. Iñaki, Martin, Luis, Oskar, Fernando, Juanjo, Aritz, Rafa eta ni etorri gara hasieran nora joan jakin gabe, gero elurreko baldintzak ikusita Auñamendira joan gara.
|
Arlas eta koadrila. |
|
Kontiendatik gora |
|
Peskamou lepo ondoan |
|
Lepoan |
|
Auñamendi |
|
Arlas |
|
Soumcuy |
|
Azken elurteek utzitako elur pilaketa |
|
Anielarra |
|
Auñamendiko pala |
|
Pene Blanque, Hiru Erregeen Mahaia, .. |
|
Gora iristen |
|
Gailurretik Piriniora. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina