2021/02/03

SOUMCUY ETA ARLAS, LARRAKO KARSTETIK IBILBIDEA

Arlaseko bidean

Larrako Karst 2.000 metrotik gora altxatzen den kareharrizko masa erraldoi bat da. Uraren eraginak lenar handi hau landu du eta osin sakonak ireki ditu, bertan daude munduko osin sakonenetako batzuk eta galeria sarea oso handia da, orotara, 125 kilometro baino gehiago dituelarik. Ur guzti hauek Belagoa ibaia sortarazten dute, Belagoako harana sortuz.

Mendigune honetan altxor asko aurkitzen aha dira, pinu beltza, elur-eperra, Auñamendia, ...., baina neguan beste puntu berezi bat hartzen du eta bere osinak eta lenarrak elur azpian ia desagertzen dira eta mendizaleok haren gainetik ibiltzen ahal gara, sentsazio berezi batekin, jakinda gure azpitik ehudaka metro amildegia daukagula. 

Gaur berriz Kontiendara hurbildu gara, kasu honetan Lourdes, Javier, Angel, Martin, Fernando, Rafa eta ni, berriz nora joan jakin gabe, Auñamendiko bidea hartu dugu eta elurraren baldintzak (horma) helburua aldarazi digu eta Batikotxeko lepoan Soumcuuy alderantz abiatu gara, Larrako labirinto eder batetik. Goikaldean haizeak elurra eraman du eta Soumcuy igo gabe eski pistatik jaisten gara Arlas azpira iritsi arte, handik Pescamou lepoa eta Arlasera igo, Arlaseko pala ederrak eskiatzen ditugu eta sentsazio bikain batekin kotxera itzultzen gara.
Rafa berotzen hasi baino  lehen


Kontiendan




Arlas eta Larra osoa elurrez ederki estalita dago

Lexa 1.839 m.




Soumcuy eta Auñamendi agertzen dira




Lenar eta osinen gainean ibiltzen




Angel elur hegalaren gainean




Soumcuy azpian

Eski pistan


Javier Arlasera igotzen

Arlas kaskoan, atzean Soumcuy, Kontende eta Auñamendi.

Martin, ni eta Rafa

Arlasetik jaisten

Arlasetik zuzenean kotxeraino.

Hau da Martinek prestatutako ibilbideko bideoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina