2021/02/11

KARTXELA ETA KORTAPLANA (LAKHURA)

Powered by Wikiloc



Kartxelan egindako igoera

Gaur Belagoako bi klasiko egin ditugu, Belagoako mendatetik (militarren kuartel ohia) Kartxelara igo gara, ekialdeko Kartxela eta Ezkietako mendien artean dagoen ertzara hain zuzen. Handik berriz jaitsi eta Lakhura (Kortaplana) igo eta zuzenean kotxeraino.


Martin, Fernando eta ni Belagoara hurbildu gara eta ibilbide polita osatu dugu. Eguraldi bikaina zen iritsi ginenean baina pixkanaka okertu zen eta Kortaplanara igotzen ginela langarra hasi zen kotxera blai iristen.
Belagoako kuarteletik Kartxela azpian dagoen Ginbeletako sakanara jaitsi gara, handik mendiko ekialdeko maldatik Ezkieta eta kartxela artean dagoen ertzara igo gara, azken zatia oinez, aldapa tenteegia zelako, elur geruza berri bat zegoen eta ez oso egonkorra goiko partean, hala ere eskiada on bat egin dugu sakanaraino.
Erreka gurutzatu eta gero berriro fokak jarri ditugu eta Kortaplana aldera igo gara eta goitik berriro, nahiz ta elurra ona ez izan  eskiada on bat egin dugu.


Iristean eguraldi bikaina, aurrean Kortaplana eta Lakhura


Kartxelara joateko, Ginbeletako sakanaraino jaitsi behar da.



 


Kartxelako tuboa eta Sakro korridorea




Ezkieta azpian


Zerua estaltzen da, atzean Arrakogoiti lepoa eta Lakhura


Gure aurrean kkoadrila bat doa


Azken txanpa ertzara iristeko

Ginbeletako lepoa eta Binbaleta





Aurrean zegoen koadrila jaisten dira

Azken metroak oinez



Goian. Atzean Ezkieta

Jaitsiera ederra

Kortaplanarako bidea hasten gara

Eguna urdina hasi eta grisa bukatu da, guretzat egun ederra!!

Martinen bideoa




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina