Badaude miresgarriak diren tokiak, haren paisaiagatik, kokapenagatik edo egon zarenean inpaktu galanta izan duelako zuretzat, asko ez dira, eta gutxi ezagutzen ditugu. Baina egun batean, espero ez duzunean, prestatutako mendiko ibilbide batean, bat aurkitzen duzu eta bildumazale on bat bezala zure bizkar zorroan gorde behar duzu.
Hau da gaur gertatu zaidana, Txamantxoiako ingurunean Garbisako lepoa, Garbisako kaskoak eta Iturruburua ezagutu ditugu eta harrituta gelditu naiz tokia eta ikuspegiak ikusterakoan. Atentzioa ematen ez dituzten mendiak dira eta horregatik bisita eskasak dituzte eta horrek erakarpen beste puntu bat gehiago ematen dio. Bere belardiek, pinudiek, pagadiek eta batez ere bere ikuspegiek markatzen dute erakarpen hori.
Ezkaurre mendizerratik zirkulu bat, eraztun bat bezala, gure inguruan osatzen da. Hasteko Ezkaurre, Alano mendizerra eta Alanotik Estribiella, Tortiella, …, Kinboak, Anzotiello, Gorretak, Gamuetak, Atxerito, .., Hiru Erregeen Mahaiaraino eta handik Budogia, Lapakiza Txamantxoiaraino eta eraztuna osatzeko Belagoako Kartxela, eta Larrondoa. Hauek ez dira bakarrak, ere Bisaurin, Castillo de Atxer eta beste batzuk handik agerian daude. Eta bitartean Otsobietako oihana ikaragarria, Txamantxoia eta Garbisen artean kokatua dago non Kamile ospetsuak jabetzako lurrak izan baitzituen gertuko garai batean..
Garbisako lepoan borda zahar baten hondakinak daude, borda hau Garbisa omen zen eta inguruko lepo eta mendiei izena ere eman zien.
|
Txamantxoiako bizkarretik |
Bi kotxekin eta 4 lagun bildu garenez, zeharkaldi bat egiteko aukera ezinhobeagoa dugu, kotxe bat Asolazeko kanpinean uzten dugu eta beste bat Belabartzen. Idea lepotik Garbisak eta Iturruburua igotzea da eta handik Txamantxoia igo, gero Asolazera jaisteko.
Bidea non hasten den ez da argi ikusten, baina Frantxoren Borda eta Belabartzeko 5. kilometroren artean oso argi ikusten ez den pista bat ateratzen da, hau Erretolako sakanan sartzen da. Bidea behin hartuz gero oso errez jarraitzen da leporaino, hasieran bidea ez da gehiegi igotzen, errekara hurbiltzen denean ez da gurutzatu behar, beti erreka gure eskuinean izan behar dugu, Erretolako basoa lepotik gertu gaudenean argitzen da eta belardi eder batean agertzen gara. Handik ikuspegi ederrak ditugu, batez ere Ezkaurre alderantz eta aurrez aurre Txamantxoia eta Otsobietako oihana.
|
Garbisako lepoan |
Garbisako lepotik eskuinera jotzen dugu eta elurra gero eta ugariagoa da,hala ere ongi ibiltzen da eta bidea ere lurrean nabaritzen da, arazorik gabe mendebaldeko Garbisa zapaltzen dugu eta han mokau bat ere hartzen dugu gure inguruko ikuspegi miresgarriak gozatzen dugun bitartean.
|
Mendebaldeko Garbisa |
|
Ezkaurre aldera |
|
Txamantxoia aldera |
|
Alanoak |
|
Ekialdeko Garbisara igotzen |
Kaskoak garbiak daude, landaretzarik gabe, eta dugun eguraldiarekin galtzekorik ez dago eta ekialdeko Garbisara azkar iristen gara. Zertxobait urrunago baina gure bidean ere Iturruburua dago, horra nahiz eta elur gehiago izan ere arazorik gabe iristen gara.
Handik Lintzatik etortzen den bidea aurkituko dugu Mazeko lepo ondoan, bide honek Belagoatik etortzen den pistarekin bat egiten du, aurrerago, gora joateko argi ikusten dugunean, zuzen igotzen gara Txamantxoiako bizkarra hartzeko. Hemendik aurrera dena errezagoa da, ikaragarrizko haizetea egonda ere gailurra zapaltzen dugu. Han ere ikuspegiak bikainak dira, indarrak berreskuratzeko berriz zerbait jaten dugu eta Azolazeko kanpinera doan bide ongi markatutik kotxera itzultzen gara.
|
Iturruburua |
|
Enaren ibilbidea |
|
Belagoatik datorren pistarekin bat egiten dugu |
|
Txamantxoiako bizkarrean |
|
Txamantxoia |
|
Belagoa alderantz |
|
Auñamenditik Gorretaraino |
|
Ezkaurre, Baines eta Ezkaurre txiki |
|
Jaisteko bidean |
|
Larrondo, Kartxela eta Binbaleta |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina