Ikaragarria nola aurkitu dugu mendia, Sorogainera joan gara Pilotasorora igo eta handik eskiada ederra Odiako sakanaraino, elurra ezin hobea, elur hautsa eta sakona. Igoera basotik Adira, goian kriston haizea jotzen zuen eta justu samar ibili gara kaskora iristeko, Aratungo lepora jaistekoo ere elur ona, gero Iturrunburura igo eta Urepeletik datorren errepidera jaisteko malda ikaragarri onak aurkitu ditugu eskiatzeko, inoiz baino baldintza hoberenak harrapatu ditugu egun honetan. Elur gehio datorrela dirudi hurrengo egunetarako, ea egoera hau mantentzen den!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina