Gaur goizean herrian zurituak esnatu gara, elurra gauean bota du eta etxetik elurra izan dugu. Artesiagako mendateko aldapak hasten direnean, zubia pasa baino lehen kotxea uzten dut, handik errepidetik fokeatzen 18. kilometroraino, ezkerreko pistatik gero Sagardegi ondoko borda eta Saioako azken palak hartu arte.
Elurra ugari eta bikaiina aurkitu dugu, goitik lainoa et atarteka eguzkia, azkenean Artesiaga aldera jaitsi gara eta Urtzeleko pinuditik gaurko oparia gozatu dugu, elur hautsa.
Errepidea justu ibiltzeko |
Hemendik ezkerretara joko dut (18. Km.) |
Pista luze bat segitzen dut |
Tarteka urdina eta eguzkia ikuste ditugu |
Sagardegi ondoko txabola. |
Saioako azken maldak zuri zuriak, |
Goian haizete ikaragarria eta hotza. |
Eguraldia ongi portatzen ari da eta gure hurbileko mendiak elurrarekin mantentzen ari dira, gaude egoerarekin eskertzekoa da. IRAUN DEZAN!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina