2021/01/18

JUANPITO, GINBELETAKO LEPOA, KARTXELA.


Kartxela toponimoaren jatorria iturri batzuen arabera oso desberdina da eta aukera batzuk ematen dituzte. Alde batetik Bidankoze herrian “kartxiria”, ureztatzen den baratza adierazteko erabiltzen dute . Hemendik “kartxela” izena etor daiteken lehenengo aukera da.

Beste aukera bat, “kartzela” (espetxea) izenetik, mendiari irudizko adieraz egokitua.

Beste alde batetik Erronkariko mendiko izen batzuk “La”z hasten dira (Lakartxela, Larrondo, Lakora; Lapakiza, ....) eta zaila da jakitea toponimo barruan den ala erromantzeak duen artikulua izan daiteken. Hala ere Zuberoan, Erronkaritik Pirinioetako ipar aldean dagoen eskualdean, “La” ez dute erabiltzen eta mendia “Khartxila” bezala ezagutzen dute. Euskaltzindiak “La” gabe erabiltzea aholkatzen du.

Izenaz aparte Kartxela mendia, nahiz eta bi mila metrotara ez iritsi, nire ustez, mendebaldetik goi mendiko aktibitateak egiteko pirinioetako lehenengo mendia da. Neguan ertzak ikaragarriak, korridoreak, mendiko eskia egiteko aukera asko eta udan ere zeharkaldi asko ere egin daitezke.

Bi alde oso desberdinak daude, ipar aldea, Belagoatik menperatzen den aldea oso basatia da eta neguko aktibitate serioak egiteko aproposa da. Hego aldea, Mintxatetik iristen da eta malda suabeagoak daude mendiko aktibitateak egiteko, hala ere neguan oso aukera ona da mendiko eskia egiteko.

Gaur Binbaleta eta Kartxela artean dagoen leporaino (Ginbeletako lepoa) joan naiz, asmoa Kartxela egitea zen baina elur hormatuak iritziz aldarazi dit eta lepotik berriz behera joan naiz.

Juanpito bentatik atera naiz Arrakogoitiko lepoorantz (GR321), baina heldu baino lehenago Arrakogoitiko lautadara jaitsi naiz, Kartxela mendiko ipar ekialdeko oinarrira. Hasieran eskiekin ibiltzen naiz, baina basotik ateratzen naizenean kranpoiak jartzen ditut zenbait toki oso aldapatsuak direlako, lautadatik leporantz berriro eskiekin eta ganibetak, hala ere zenbait tokitan justu xamar pasatzen naiz, horma agertzen delako. Lepora iristen naiz eta elurra bihurtzen ez dela ikusiz gero, kranpoiekin hasten naiz jaisten toki gogorrenak pasatu arte.

Eskiz Arrakogoiti lepoan azkar jartzen naiz eta handik “Kubeles” bihurgunera joatea erabakitzen dut. Elurra oso gogorra toki guztietan aurkitzen dut eta tensio une batzuk eta gero bihurgunean agertzen naiz, handik muino batetik berriro Juanpitora iristen naiz.

Aktibitate eskas badirudi ere, elurra hain gogorra aurkitzeak, horma plaka batzuk ere bidean, bakardadeak, kranpoiekin eta eskiekin tarteka ibiltzeak, zeharkaldi luze batek baino “adrenalina” puntu handiagoa ematen dio, azkenean toki liluragarria, eguraldi bikaina eta mendiko egoerarekin sentsazio on batekin bukatu dut. Itzultzeko toki bat da, dudarik gabe

Basotik atera eta elur jausi hau ikusten dut.





Kartxelako lautada eta lepporako igoera.

Lakora




Hegoaldeko maldak ere oso gogorrak, nahiz eta eguzkia jo.

Lepotik gertu, eskuinean Binbaleta

Kartxelako ipar ekialdea

Belagoa aldera

Auñamendi guztien gainetik

Malda dizdiratsuak

Lakora eta Iskondise


Erdiko kanal handia eta eskuinean "Sakro" korridorea

Eta gerokoak hor konpon.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina