2014/03/27

ORREAGA-LEPOEDER-ASTOBIZKAR


Eguna gaur ez da oso ongi hasi, Orreagatik atera gara eta elura ari zuen. Lainoak ere dena estaltzen zuen eta zalantza handiak genituen.
Lepoederrera iritsi gara lambro artean eta handik pala batetik jaitsi gara, elurra ona hasieran eta astuna bukaeran. Berriz gora egin dugu eta bigarren honetan zeruan ostartean hasi dira zabaltzen. Honetan Astobizkarrera igo gara eta han erabat zabaldu da, Luzaide aldera dauden palak ikusi dituguu eta han zoriona aurkitu dugu, pala zuri zuria, elurra oso ona eta eguna bikaina.
azkenean eguna konpondu da erabat. Berriro igo gara Astobizkarrera eta Ibañeta aldera hasi gara jaisten, gero ezker aldera doan pala batetik jaisten kotxera itzultzeko.


Orreagako baseliza atzean doan pistatik hasten gara, elurra eta lainoa oraindik.

Gutxienez elurra dagoeneko ez du botatzen eta Ramonek eskertzen du.

Basotik gora hartzen dugu bidea, Santiagoko bidearen bila.

Migelek eta Ramonek zigi zaga pagoen artean.


Goitik elur asko pilatu da eta pagoen adarrek ez dute pisua jasaten.

Ia ikusi gabe Lepoederrera iritsi gara.

Pala on bat jaitsi basoraino eta berriz gora.

Ostarteak agertzen dira

Zeruko urdinak animatzen gaitu.

Basoa esnatzen dela dirudi eta paisaia ederraz gozatzen dugu.


Santiagoko bidetik ibiltzen gara beste animo batekin.


Bigarren igoeran Astobizkarrera igo gara, zerua gero eta garbiagoa dugu.

Migel eta biok kaskoan.

Luzaide alderantz jaisten diren palak ikaragarri ongi daude.

Eskiatzen ditugu eta zoriontsu sentitzen gara.


Ramonek ezin du ezkutatu bere zoriontsu aurpegia.

Kontrasteak oso politak dira



Berriz Astobizkar igotzen dugu.


Goian elur-hegalak agertzen dira.

Azkenean Ibañeta aldera jaisten gara, elurra behetik txarragoa dago.

Migel eta Ramonek ezin dute sinistu izan dugun eguna.

Berriro Orreagan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina