2014/04/09

INFIERNO 3.081 M. PANTIKOSATIK ESKIZ


Gaurko eguraldi ona iragarri zuten adituek eta asmatu zen, baita gauean horma eginen zuela eta ere asmatu zuten. Horrela errez joaten da mendira.
Aspaldin Infiernoko hego aldeko korridoria eskiz jaitsi nahi nuen eta hemen sortu zen aukera, Jorgeren blogan argazkia ikusi nuen eta elur dexente zegoen saiatzeko ikusita Javier eta biok Pantikosara joan ginen.
Bezperan atera ginen eta lagun baten apartamentuan ederki deskantsatu genuen. Dena den goizeko 5etan altxatu eta 6,45etan ibiltzen hasi ginen, oraindik argitu gabe. Mallata baxara iritsi ginenean argitua baina kaskoetan oraindik eguzkiak ez zuen jotzen.
Elurra hormatua zegoen baina oraindik,aldapa handirik ez zegoenez, eskiz ongi ibiltzen zen, gero eskiak kendu eta kranpoiak jarri genituen gailurrera iritsi arte.
Infiernoko korridoria oraindik gogorra zegoen bainan eguzkia alde batean jotzen zuen eta bakkarrik itxoin izan behar genuen baldintza onean jaisteko.
Gailurran ordu erdi inguru pasatzen da eta eskiak jarri eta jaisten gara, elurrak, esnegaina bezala, nahi dugun guztia egitea uzten digu eta korridoria tuntunak bezala gozatzen dugu, gero itzultzeko, Pondiellos lepotik joan ordez, Saretas lepotik sartzen gara berriro mallata baxan agertzeko.
Azkenean oso ibilaldi polita osatu dugu eta gogoratzeko eski egun on bat pasatu dugu.

Goiko mallatara joaten pinudia bukatzen da

Kasko garaienetan eguzkia jotzen hasten da

Argualas, Garmo eta bere orratza

Javier "antes de ..."

Pondielloseko aintzirak han daude, ezkutaturik.

Pondiellos lepoa, Garmonegroko orratza eta Garmonegro Saretas lepotik.

Bikote bat korridorean sartzen.

Javier korridorian sartu baino lehen.

Hemen lanean buru belarri.

Hemen airea hartzen, aldapa dezentea da eta gero jaitsi behar da, eskiz???

Atzean Pirinioa eta aurrean Hego aldeko Infiernoa.

Ipar aldeko Infiernora joateko ertza ikaragarria.

Aittonak gailurrean

Partacua eta Tena ibara

Jaitsiera hasten gara bainan oinez jaisten ari diren frantsesak itxoin behar ditugu, zaborra ez botatzeko.

Javier toki aldapetsuenetan hasten da, oraindik frantsesak ikusten dira.

Bira bat eta ....

beste bat.

Javier "después de ..."

Saretas lepoan, Vignemale beti goitik.

Pantikosako zuloa han dago.

Arnales aintzira pasatu dugu eta...

... atzean gelditzen da.

Elur jauziak ekiditeko heziak agerian gelditzen ari dira, orain gutxi arte estaliak.

Eta bukatzeko Javierren kontorsionismo saio bat, hala ere pozik.

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila .....

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina