2014/04/30

PICO DE ALBA 3.118 m. ZIRKULARRA


Espital de Benas (Llanos del Hospital), Karmeloren kamioneta. Goizeko 4rak dira eta esnatzen naiz, pixa egiteko gogoak, ze putada! kalera ateratzen naiz eta euri langarra botazen du. Ordu bat barru altxatuko gara, langarra bai, baina zeruan izarrak ikusten ditut ere, itxaropena ez dut galtzen eta gainera "lameteoque..." ona eman du eta fidagarria da.
Lo zakura itzultzen naiz eta ezin dut lorik egin.
Goizeko 5,15etan altxatzen gara, ongi gosaldu eta dena prestatu eta gero ateratzen gara. Gure asmoa Alba leporantz joatea da, Padernako tuboetatik. Egun grisa dago, batzutan urdinak agertzen dira eta kaskoak estalitak daude.
GPS dugunez okertzen gara (GPSren esker okertu garela badakigu) baina aurrera segitzen dugu eta Forau Tancau zeharkatzen dugu Tuca del Esera eta Tuca blanca de Paderna arteko lepoan agertzeko. Hemendik Pico de Alba zuzenago igotzen da. Toki polita eta lasaia, hemendik jenede gutxi pasatzen da.
Lepotik (2.507 metrotan dago) malda erditik pare parean eginez eta Tuca Blanca de Paderna (2.855 m.) azpitik pasa eta gero, Pico de Alba azpian kokatu gara eta arazorik gabe gailurrera iristen gara.
Jaisteko Tuqueta blanca eta Pico Paderna artean doan bailaratik sartzen gara, elurra ez da bikaina baina ia jaitsiera osoan gozatzeko modukoa. Orain bai Padernako tuboetatik jaitsi eta azkar kamionetan agertzen gara, iristeko berriz euria botatzen du, ze egun arraroa!
Elur asko oraindik gelditzen da, batez ere ipar aldeetan, Besurtako errepidea itxita dago baina presa dutela irekitzeko esan digute, irekitzen duten bitartean Padernatik igotzeak merezi du.

Karmelo bidea irekitzen, goian Tuca del Esera (2.540 m.)

Tuqueta Blanca de Paderna (2.723 m.) eta Tuca del Esera. Bien artean pasatuko gara.

Aldapak gero eta fuerteagoak daude, elurra oraindik gogorra.

Karmeloren atzetik, Literola eta Remuñe odeitsua.

Tuca eta Tuqueta artean pasatuko dugun lepoa.

Lepoa gertu eta atzetik Tuqueta Blanca de Paderna.


Tuca del Esera eta Tuca Blanca arteko lepoa.

Lepora iristen (2.507 m.)

Lepotik urdina zabalagoa da, dena den Posets estalita dago. Behean Benasqueko Bainu-Etxea

Karmelok atzean duen Albako Ertza begiratzen du.

Tuca del Esera eta lepoa atzean uzten ditugu.


Azkenean Pico de Alba azpian jartzen gara eta aldapa fuerteak hasten dira.

Karmelo gailurrerako aldapetan, oinez erosoago.

Tubo honetatik ertzera ateratzen gara.

Karmelo atera da, orain gailurreko aldapak falta dira.

Azken aldapa hauek baldintza onak dituzte. 

Azken txanpa eta goian gaude.

Gailurreko argazkia.


Eskiak utzi ditugun tokira iristen, hemendik beste aldetik jaitsiko gara zirkularra osatzeko.

Zerua irekitzen da, pixka bat berandu baina ongi etorri.

Punta Delmás, Pico Mir, Pico Sayó eta Diente de Alba

Badugu lana aurretik, guzti hori eskiatu behar dugu.

Bat bi eta hiru! eskiatzera!

Alde honeta jende gehiago ibiltzen dela nabaritzen da.

Hau lana! 

Eta giro orgasmiko honekin, heldu den arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina