Mapa honetan Sarroyetas jartzen du, dena den Culibillas izeneko mendia da, gutxienez horrela ezagutzen dugu.
Eguraldia oso epela dago eta elur maila gero ata altuagoa dago, eskiak motxilan eramateko gogorik ez dugunez, Formigaleko aparkalekutik ateratzea erabaki dugu.
Culivillas mendira abiatzen gara, hasieran eski pistetatik, gero "Majada de Lapazustik" Pico Royo eta Culivillas artean dagoen lepora heldu gara, eta handik loma eta ertz polit batetik Culivillas gailurrera iritsi gara.
Gailurreko ertzatik itzuli eta hego mendebaldera dagoen kanal batetik jaisten gara, Arroyetas eta Culivillas artean dagoen lepora hartzeko. Lepotik oso jaitsiera ona izan dugu kotxeraino.
Bero handia egiten badu ere, oraindik elur asko gelditzen da.
Elurra ez dago oso ongi eta zenbait tokitan arriskutsua dago.
Azkenean lepora iritsi gara.
Helburua gertu daukagu, hemendik aurrera bidea lasaiagoa da.
Iñakiren atzean "Canal de Izas". Arroyetas mendia eskuinean.
Partacua mendizerra atzean.
Arroyetas eta Culivillas. Gero bien artean ikusten den lepotik jaitsiko gera.
Azken txampak
Midi mendi bakartia.
Gailur aurrekoa, hemendik eskirik gabe ibili ginen.
Gailurretik, iristeko dagoen ertza.
Karmelo gailurrean.
Iker gailurrean.
Tena ibarra eta bere hiru mila guztiak.
Martin jan ta jan, oraindik faena ez da bukatu.
Lepora iristeko jaitsi behar den kanala.
Azkar lepora iristen da.
Lepoan gaude, hemendik aurrera eskiada gozatzen saiatuko dugu.
Lepoa atzean gelditzen da.
Toki ona da mendi eguna bukatzeko, heme nelur oso ona harrapatu dugu.
Eta atera garen tokitik iristen ari gara. Heldu den arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina