Gaur bigarren eguna jarraian mendian. Gaua Villanuan pasa eta gero, aurreko eguneko joera hartzen dugu eta presarik gabe, Trapatik igotzeko baimenaren bila joaten gara. Arduraduna 9,45etan agertzen da eta baimenarekin kotxez bagoaz, dena den hesia pasa eta 1,5 kilometrotara elurrak bidea mozten digu, ia 5 klometro pistatik dauzkagu Espatako aterpera iristeko.
Pista gehiena elurrez estalita dago eta eskiz egiten dugu, hala ere, Mikel oinez doa eta atzo bezala paliza ederra hartzen du (makina bat da). Aterpean mokau azkar bat hartu eta aurrera, sakanatik, segitzen dugu. Espatako lepoa eskuin aldean uzten dugu eta Borregil de Villanuara iristen gara, berehala Somola mendiko bizkarra hartzen dugu eta azken palan sartzen gara, hemen eguzkiak jotzen du eta beroa nabaritzen da. Han hiruzpalau trazada eman eta gailurran jartzen gara.
Jaitsiera oso azkar pistaraino egiten dugu, eguzkiak aldatutako elurrak eskiatzen errez uzten du eta oso ongi pasatzen dugu.
Gaur aurkitutako baldintzekin zaletasuna hartzeko oso mendi egokia da. Aldapak ez oso fuerteak eta toki arriskutsuak ez izateak zeharkaldiko eskian iniziatzeko toki egokian bihurtzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina