"Llena de la Garganta" eta "Aspe" kotxetik espektakularak ikusten dira, goizean, nahiz eta berandu izan, elurra gogorra aurkitzen dugu.
"Bernera" aldera eta "Llena del Bozo" Igüer errekatik
"Estarron" sakana eta "Cubilar de Rigüelo", Letxerines, el Sombrero eta Pico Rigüelo, lehenengoa eskiz egiteko egokia.
"Igüer" eta "Estarrón" sakanen arteko muinotik altuera hartzen dugu.
Inbutura hurbiltzen gara, eguzkia ederra jotzen du eta elurra biguntzen ari da.
Aurretik aldapa gogorrak dauzkagu.
"Estibako" mendizerra gure atzean Napazal puntarekin.
Alde gogorrena pasatu dugu etaorain atsedenalditxo bat tokatzen da, eguzkirako babesa jartzeko batez ere.
Aspe gero eta hurbilagoa ikusten dugu.
Mikel eskirk gabe doan bakarra da eta kriston paliza hartzen du, batez ere jaisteko.
"Paso de la Garganta" lepoan dauden elur egalek elur jauzi arriskutsuak eragin dituzte.
Mikel azken aldapa gogorra gora iritsi baino lehenago. Atzean Llena de la Garganta, Llena del Bozo eta Bisaurin ikusten dira.
Auñamendiak zuriz jantzitak dotore daude.
Gure oinetan Aisa ibarra
Aurrean Aspeko gailurra.
Collarada ere gure ondoan dago.
Itzultzean Miguel eta Iñaki arnasa hartzen. Jaitsiera oso ona egin dugu eta elurra primeran egon da. Azkenean ez gara damutu berandu ateratzagatik.
Jaitsiera bukatu da eta Mikel beranduago baina ere azkar jaitsi da.
Martinek prestatutako bideoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina