Hainbeste teknologia modernoarekin asmatzea erreza da (meteo). Eta hori gertatu da gaur, Panticosa alderantz joan gara eta El Verde igo dugu. Askotan mendi txikiek famatuak direnek baino gehiago ematen dizute, gaur El Verdek ikaragarrizko ikuspegiak eskaini dizkigu, zerua oso urdina zegoen eta gauean botatako elurrak, gure ibilaldiari giro bikaina eman dio.
Pantikosakoo estazioko aparkalekutik atera gara Bolática ibaia jarraitzen, La Ripera aldera doan bidea hartu dugu, gero La Zoche zubia pasatu dugu eta hortik gutxira basotik atera gara.
Terraza batzuk pasatu ditugu eta mendiko aldapetan buru belarri sartu gara. Zorte ona izan dugu, bikote batek goiz atera dira eta arrasto bikaina egin dute (Nafarroako ospitaleko zeladoreak), horrela gailurreraino iritsi gara.
Jaitsiera, azlpenik gabe, igotako lekutik egin dugu eta gozatzeko elur hautsa izan dugu. Gero basotik itzultzeko eskiak bizkar-zorroan jarri eta berriz kotxera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina