Gaur aittonak berriro elkartu gara mendira joateko, beti bezala hainbeste aittona ez den baten bat ere agertu da eta martxan nabaritu da.
Iruñetik, nora joan oso argi izan gabe, atera gara Formigal aldera. Gaur talde handia bildu gara eta batak edo besteak Formigaleko mendiak egin ditugu, Anayeteko aparkalekuan gelditzen gara han erabakitzeko. Han bertan Arroyeras aldera joatea aukera izanda,gero Espelunciechara igo eta berriz kotxera, dena den bidean bertan plana aldatzendugu eta Anayetera joatea erabakitzen dugu.
Formigaleko Anayet aparkalekutik atera gara eta Culivillas sakanatik sartu gara Anayeteko aintziretara iristeko. Handik Anayeteko lepora eta "Vertice de Anayet", oinez lepotik, egin dugu.
Itzultzeko berriro aintziretara eta Espelunciechara igo gara, handik kotxeraino, dagoen jaitsiera bikaina izan da, elurra oso ona zegoen.
|
Goizeko lehenengo orduetan eski pistetatik hasi gara, Culivillas sakana alderantz. |
|
Lehenengo orduetan elura gogorra dago eta kontuz ibili behar da malda erdietan. |
|
Eguzkia ateratzen denean denok eskertzen dugu, hala ere sakanko elurra hormatuta dago. |
|
Hemen Arroyerasera edo Anayetera joan eztabaidatzen dugu, azkenean Anayeteko aintziretara igo eta Anayetera joatea erabaki dugu |
|
Poliki poliki aintziretara iristen gara, Ramón pozik dago, eta nork ez atzeko fondo polit horrekin? |
|
"Vertice de Anayet" eta Anayet ( falso Anayet). |
|
Midi d´Ossau Miguelen lepozaina. |
|
Aintziretan biltzen gara etaAnayeteko leporantz abiatzen gara. |
|
Aintzirak pasatu ditugu eta igotzen. hasi gara. |
|
Lepora iristengara, atzean Vertice de Anayet. |
|
Lepotik Bisaurin aldera ikuspegi ederra. |
|
Hemen atseden eta mokau bat hartzen dugu, atzean Anayet. |
|
Bisaurin eta Puntal de Secus hurbildu ditugu. |
|
Ni neronek gailurrean. |
|
Gailurretik Midi alderantz. |
|
Gailurretik Mendebaldeko Piriniorantz. |
|
Espelunciechatik Culivillas eta Arroyeras |
|
Erdiko Piriniorantz |
|
Orain Balaitus eta Frondiellas hurbildu ditugu. |
|
Hau Espelunciecha da, hortik jaitsi ginen. |
Martinen bideoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina