Aurpegia zuritu zait, urakan-haizeak askaturik dagoen elurra botatzen du eta nire aurpegian txertatzen du, feriazko perdigoiak balira bezala, saria lortu nahian, gailurra. Urrekasikoko belardietara iritsi naiz, hemendik aurrera lehuntzen den muino handi bat, bi kilometro bitartez gailurreko 1481 metrotaraino hemeki igotzen den aldapa bat, 1200 metrotan nago eta Gorbeiako goiko kaskoan. Elurtegiak nire eskubian daude, Gorbeiako haize honek pilatu duen elurra da eta seguruaski, negua pasa eta udaberria etorri arte iraunduko dutela; goiko belardiak elur berri geruza fin batengatik zurituak daude, baina seguru ere, Eolok ibarretara bidaliko duela desagertu arte.
Ordu eta erdi lehenago inongo informaziorik gabe Gorbeiako Parke Naturaleko informazio gune eta aparkalekura iritsi naiz, 635 metroetan kokaturik. Asmoa Gorbeia igo eta Berretin menditik jaitsi, zirkular bat osatu arte.
| |
| Gorbeia Gorostianotik |
|
Albizkortako txabola |
|
Gailurreko muinoa, gurutzea oraindik ez da ikusten. |
|
Gorosteta eta Aldape |
|
Berretin mendiko pistatik jaisten. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina