Transizioko eguna aukeratu dugu mendira joateko. Justu "Fuente de los Clérigos"era kotxez iritsi gara, goizeko 9ak aldera hasi gara igotzen eguraldia oraindik oso haizetsua eta lainotsua zegoenean.Gailurra ez dugu zapaldu eta gertu buelta eman dugu, haize eta elur zakarra zegoela eta.
Gaurko eguraldia ona ematen zuten, gutxienez 11etatik aurrera, horregatik apostua egin dugu eta Karmelo, Iñaki, Martineta ni Belagoa aldera joan gara. Juanpiton errepidea itxita zegoen eta nahiz eta erepidea garbitu gabe egon, Lintza aldera joatea erabaki dugu. Hasieran arazorik gabe pasatu gara baina azkenean oso justu iritsi gara, toki batzuetan elur geruza potoloegia zelako.
Oso egun haizesua aurkitu dugu eta sakanatik Txinebral aldera abiatu gara, betiko bidea hartu ordez, Gamuetako leporantz hartu dugu, lepora iristekoazken legardia gelditzen denean, ezker aldean 3 tubo ikusten dira,erdikoa hartu dugu. Kanal horretan ibiltzeko elurra oso txarra zegoen,batez ere aldapatsua delako. Oso motel ibili gara puxka honetan.
Azkenean haize bortitzak eta elurrak zigortu gaituzte eta gailurreko palan, oso gertu, itzuli gara.
Eskiatzeko ona zegoen elurra,baina harri asko harrapatu ditugu. Eguraldia hasi da hobetzen eta jaitsierako azken puxkak oskarbi izan dugu.
Egoera hobetu du, elur gehiago badago,baina haizeak muinoetatik elurra eraman du. Beste elurte bat behar da egoera ona dela esateko.
|
Errepidea ez da ikusten. Hasten gara igoera. |
|
Elurra bota du baina toki askotan harriak eta ardaskak justu estaltzen zituen. |
|
Lainoa eta haize bortitza igoera osoan izan ditugu. |
|
Elur berriak negu giroa ematen dio mendiari. |
|
Iñaki pagadi txiki baten artean. |
|
Basotik atera gara eta sakanan sartu gara. |
|
Sakanan elurra ongi zegoen |
|
Kanala hasten garenean arazoak hasten dira ere bai. |
|
Kanal erdian atsedena. |
|
Jasten ari gara eta berriz kanalan sartuko gara. |
|
Eguraldia hobera joan da. |
|
Garaietan ekaitzen hondarrak desagertzen ari dira. |
|
Karmelo, gure matxaka. |
MARTINEK EGINDAKO BIDEOA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina