2013/12/17

XXXIV MENDI ASTEA SDCR ANAITASUNA




XXXIV Semana de montaña
XXXIV Mendi astea
SDCR ANAITASUNA
17-20 diciembre de 2013






Gaur Iruñeko Planetarioan, Anaitasunako 34. mendi astea hasiko da eta 20an. ostiralean amaituko da. 
Aste honetan 5 audiobisuala eta hitzaldi bat izanen dira eta sarrerak beti bezala, Kutxabankeko bulegoetan lortzen ahal dira eta soberan daudenak Planetarioan bertan ekitaldia baino lehenago.
Bilboko Kutxabank Mendi Film Festivalaren eskutik antolatzen da hau ere eta egunero arratsaldeko 8etan hasiko da.

EGITARAUA


Asteartean


“Silbergeier” (Francia, 2012).
Vlad Cellier zuzendariak Nina Caprez Suitzako eskalatzailearen gainean egindako 20 minutuko film ertaina. Horretan, Suitzako Alpeetako bide teknikoenetariko bati aurre egiteko Ninaren erronka pertsonala azaltzen du. KUTXABANK MENDI 2012ko FILM JAIALDIko Epaimahaiaren Saria jaso zuen eta jatorrizko frantsesezko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluak jarrita.




“Autana, first Ascent in the lost world” (Reino Unido, 2012).
Irudi ikusgarriez betetako 55 minututan, Alastair Lee zuzendariak ikusleak Amazonaseko bihotzerako espedizio batera eraman nahi ditu, Autana mendilerroko Ekialdean zeharreko lehenengo igoera burutzeko. Ingelesezko jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpi-tituluak jarrita.



Asteazkenean


Hitzaldi-proiekzioa Adam Bieleckiren eskutik
Adam Bielecki (1983) goi-mendietako poloniar alpinista da. Ezaguna da Gasherbrum eta Broad Peak zortzi milako mendietarako neguko lehenengo bi igoeratan parte hartu zuelako. 17 urte zeukala, Khan Tengri mendia alpetar erara igotzen eskalatzaile gazteena izan zen. 2012ko martxoan Janusz Goabekin batera Gasherbrum I mendiko gailurrera (8.068 m) heltzea lortu zuen lehendabizikoz eta oxigeno osagarririk gabe. Halaber, Karakorum mendian neguko altitude handiena lortu zuen. 2013ko martxoaren 5ean Broad Peak mendia eskalatu zuen (8.047 m) Maciej Berbeka, Arur Malek eta Tomasz Kowalski eskalatzaileekin batera. Alpinistak gailurrera heldu ondoren banandu ziren eta Bielecki eta Malek base-kanpamendura heldu ziren bitartean, Berbeka eta Kowalski desagertu ziren eta hildakotzat jo zituzten hiru egun beranduago. Orain 29 urte dauka eta lau zortzi mila igo ditu dagoeneko, horietariko bi neguan. Azken 12 hilabeteetan Karakorum mendian hirukote izugarria lortu du Karakorumen; Gasherbrumeko neguko lehenengo igoera; K2 udan; eta Broad Peakeko neguko lehenengoa.


Ostegunean


“Race for the Nose” (USA, 2011) 21’.
Ongi etorri gizakiak ezagutzen duen lehiaketarik zoroenera: El Capitango The Nose bideko abiadurako errekorra. 50 urtetan, munduko eskalatzaile onenek haien onena eman dute Yosemiteko Parke Nazionaleko granitozko harrikote honetan, 1.000 metro arroka bertikala hiru ordu baino gutxiagotan igonda. Gainera, dagoen errekorrari segundoren bat kentzeko ere, haien bizitza arriskuan ipini dute. Dean Potter eta Sean Leary ikusiko ditugu ibilbide klasikoan errekor handia egiteko saiakeran. Bertan, lehia epikoak eta istripu bortitzak egon dira eta, gaur egun ere, hura egitea oso sari borrokatua da. Ingelesezko jatorrizko bertsioa, azpitituluak gaztelaniaz ipinita.


Ostiralean


“Edhard Loretan: Respirando el olor del cielo” (Suiza 2011).
52 urte zeukanean, Edhard Loretan Alpeetan gidari zebilen bitartean istripu batean hil zen. Loretan, 14 zortzi milak igo dituen hirugarren gizakia, alpinismoaren orrialderik politenak idatzi dituzten “lord” izaerako pertsona-multzo baten kidea zen. Inoiz ikusi ez diren dokumentuen eta lekukoen aitorpenak jasota, Benoit Aymon zuzendariak omenaldi oso hunkigarria egin dio aparteko gizon honi. Gizon handi bezain zaurgarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina