Gaur "Aittonak" taldeak bere lehenengo ateraldia egin du eta Aspe Ibarran dagoen Les Forges d´Abeletik Pic d´Acuéra igo gara.
Forges d´Abele Urdos komunan dago, aldi berean Aspe ibarraren komunen Mankomunitatean eta Oloron-Sainte-Marie distritoan, hau Pirénées-Atlantiques Departamentuan eta Aquitaniako Lurraldean
Pic d´Acué, Gabedaille edo Pic d´Espelunguere Aspe ibarra eta Aragoi subordan ibarra bereizten duen muga mendikateko mendirik altuena da.
Aguas tuertas ibarra ikaragarritik zuzen altxatzen da eta Secus mendizerraren ipar isurialdean sortzen den erreka batek zeharkatzen du, bere ibilbidean meandro apetatsuak egiten, “Aguas Tuertas” hain zuzen ere (itzulpena “ur okerrak” da). Mendiak oso hurbil dauden bi kasko ditu, iparraldekoa (2.245 m) Gabedallo edo Gabedaille izenekoa toki batzuetan eta hegoaldekoa (2.264 m.) edo Pic d´Acué.
Bidea urdinez gutxi gora behera markatuta dago. |
Ateraldira hiru "aittona" joan gara, Iñaki, Martin eta ni eta bi kandidatu, Xabi eta Karmelo, osotara 5 lagun mendian disfrutatzera edo gutxienez saiatzera.
Goiza oso hotza zegoen eta ipar aldean oraindik elur asko eta hautsa zegoen, hegoaldean, ordez, oso gutxi eta udaberrikoa.
Itzulera Aguas Tuertas aldera jaisten gara eta "Paso de Escalé"tik kotxera itzultzen gara. "Paso de Escalé"ra iritsi arte eskiatzen ahal da, baina hemendik aurrera oso gaizki eta eskas dago. Kotxea behean utzi dugu errepidea hormatuta zegoelako.
Martinek egindako bideoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina