Adin batean, zahartzaroan, sexua nolabait baztertua gelditzen dela omen da, horrekin batera orgasmoak ere bigarren plano batean daude. Puntu honetan, mendizale munduan, mendian orgasmoa aurkitzen dela entzun dut. Seguruaski gaurko eguna, halako egun orgasmikoa dela konbentzitua nago.
Goizeko 9etan Villanuako informazio bulegoan geunden Coolaradako pistaren baimena eskatzeko, Collarada igotzeko asmoz. 40 minutu beranduago bulegoko arduraduna agertu da eta egunero 5 kotxe igotzeko baimena besterik ez dituela ematen esaten digu. Gu 3 kotxez etorri gara eta seguruaski guztiok ezin izanen dugu igo. Eguna ez da oso ongi hasten, denbora pilo bat galdu dugu baimena lortzeko eta orain igotzeko baimena agian ezin dugu lortu, bitartean lainoak mendiak estaltzen dituzte, baina hobera joko duela badakigu eta gainera bidean Collarada garbia ikusi dugu, bigarren plan bat behar dugu.
Azkenean bi kotxe besterik ez dute eskatu baimena igotzeko eta guk hiru kotxeekin ere igoko gara, berandu baina igoko gara.
Eguna presarik abe igotzeko dago baina batzuk presa itzultzeko daukagu eta horrek talde osoko martxa baldintzatzen du, lagun onak dira eta ez dira kexarik entzun. Hasteko plana aldatzen da bidean, Collarada egiteko astirik ez dago eta Collaradeta aldera bagoaz.
Pistatik 9. kilometroraino igotzen gara, Refugio d´o Cubilar d´a Espatatik bi curba lehenago, aterpetik Ezpata aldera doan sakana segituko dugu kilometro batean, ezker aldera dagoen sakanatik sartuko gara eta aurrerago "Marañán" tokia aurkituko ditugu. Ezker aldean pareta erdian korridore polit bat ikusiko dugu, eta gainditu eta gero Ip lepora iristen ahal da. Guk lepora igo ordez eskuin aldera bagoaz Collaradetara igotzeko, arazorik gabe gailurrera iristen da. Jaitsiera, Peña Naberarekin egiten duen lepotik hartzen dugu eta azkenean igotzeko bidearekin bat egiten dugu.
Goian, batez ere lepoetan haizea oso fuertea zen eta ezin da denbora luze egon. Jaitsiera elur hautsa bikaina aurkitzen dugu, igoeran bezalakoa, eta kotxeraino eskiatzen gozatzen dugu. Mendiak negu kolorea zuen, oso zuria elur berriarekin, giro oso hotza eta atmosfera oso garbia, baldintza guztiak mendiko egun paregabea izateko.
|
Honaino kotxez iritsi ginen |
|
La Espata mendia eta aterpetik lehenengo pausoak |
|
Collaradeta harro agertzen da |
|
Koadrila ederra gaurkoa |
|
Ezker aldean Paso de Abete asmatzen da |
|
Paso de Abeterantz |
|
Collarada jaun eta jabe |
|
Martinen argazkian Collarada |
|
Aitonak gailurrean |
Martinen bideoa
Xabiren bideoa
oso polita
ErantzunEzabatu