2013/01/04

BISAURIN, palatik igo eta Bastés lepotik eta Fetás Fajatik jaitsi

Bisaurin eta Jasa heria
Mendi eguna ikaragarria izan dugu gaur. Klasiko bat den Bisaurinera joan gara, Javier, Lourdes eta ni neronek.
Bagenekien elur asko ez zegoela pirinioko alde honetan baina ere oso urrun ez genuen joan nahi, horregatik berehala adostu ginen aukera honekin. Bederatziak pasata ziren ibiltzen hasi ginenean eta iragarri zutena bete zen, horma ibarran eta beroa mendian, ia 7 gradu zeuden Lizaran ordu horretan.
Hala ere eguna paregabea zegoen, erabat oskarbi eta jende asko agertu zen handik. Batzuk eskiz igotzeko beste batzuk oinez edo raketekin eta beste batzuk hango korridoreak igotzeko asmoz.
Igoera hego aldeko bidetik egin genuen, Foraton lepoa eta pala igo eta gero Bisaurin kaskoa. Gero jaisteko Bastés lepotik eskaini nien Javier eta Lourdesi eta ezagutzen ez zutenez gustura onartu zuten. Jaitsiera bakar bakarrik egin genuen alde horretatik, horma pixka bat harrapatu genuen lepoa gainditu baino lehenago baina errez egin genuen, handik aurrera Fetaseko Fajaren palak ikaragarri onak eskiatzeko eta korridore errezak ere aurkitu genituen, guzti hau inguru paregabe batean murgildurik.
Azkenean hirurok zoriontsu itzuli ginen egindako birarekin

Lourdes Foraton lepoko bidea markatzen

Eguzkia hego aldea berotzen hasten.

Javier eta Lourdes azken pausoak ematen eskiak jarri baino lehenago.

Javier Foraton leporantz altuera hartzen

Benetako aldapa hasi da.

Foraton lepoa atzean dago, berehala ertza gaindituko dugu.

Punta Agüerri, atzetik Peña Forka.

Palatik ekialdera Collarada, Letxerines, Llena del Bozo eta Bernera

Palan aldapa gero eta tenteagoa.

Alde aldapatsuena pasa eta gero pixka bat jaten dugu. Elurra oso ona zegoen pala osoan eskiz joateko.

Lourdes eta Javierrek Foratón haien oinetan dute.

Azkenean kaskoan, Lourdes oso pozik igoerarekin.

Javier pozik ere.

Hirurok goian.

Kaskora oraindik jendea iristen.

Bastés lepra joateko, ipar aldeko biderantz goaz. Atzean jendea kaskoan gelditzen da.

Lourdes eta Javier haizeak astindu zituen ipar aldera igo baino lehenago.

Lehenengo giroak elur oso gogorrean ematen ditugu. Javierrek gozatu zuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina