|
Okoro Zaguatik |
Ekaitza pasatu da eta dena baretu da, horregatik mendiaz inoiz bezala gozatu dugu egun honetan.
Sekulako eguraldi kaxkarra iragarri zuten aurreko egunetan eta bete betea asmatu zuten. Elurra, hotza eta euria egun batzuetan egin ditu eta ondorioak ere izan dira: uholdeak, errepide moztuak, lur mugimenduak eta abar.
Baina ondorio ona ere izan du ekaitza honek, mendia inoiz baino politagoa eta basatiagoa utzi du. Horegatik ezin genuen galdu egun hau mendian ibiltzeko, eta gainera etxe hurbileko mendietan.
Urkiagara hurbildu naiz ni bakarrik, Okoro aldera ibilaldi bat egiteko eta mendia elurtu berria eta jenderik gabe egonen zelakoan argazkiak ateratzeko ere.
Egunak eta mendiak ez dute huts egin eta mendi basatia, bakartia eta izoztua aurkitu dut. Elurra gauean bota berria zen eta geruza gogor baten gainean elur hautsa zegoen, ibiltzeko eta eskiatzeko primerakoa.
Ibañetako mendi eta ibarrak oraindik esnatzen balira bezala, odeiak altxatzen ikusten ziren, espektakulu ona ikusteko. Adi mendian gauza bera gertatu da eta kaskoan zuen odeiak haize indartsua jotzen zuela salatzen zuen.
Azkenean helbururik gabeko ibilaldi bat mendiko eski egun hoberenetariko batean suertatu da. Astebururako berriz elurra iragarri dute, ea gaurko baldintzak hobetzea posiblea den. Gu han egonen gara, nola ez!
|
Urkiagatik hasiera basotik doa bidea, GR 11 |
|
Behorrek belarraren bila lan gogorra dute |
|
Mendiak oraindik lainoak astintzen ari dira |
|
Iparraldeko kaskoa |
|
Kasetako borda eta Hargintzuko harria (1210 m.) |
|
Adi oraindik lainotsu. |
|
Baztango Auza mendiak ere ez du eguna galdu nahi. |
|
Zaguako lautada ederra zuriz jantzita |
|
Zagua lautadatik Saioa. |
|
Xuriain eta Saioa |
|
Artsal (1.230 m., Iparraldeko kaskoa eta Hargintzuko harria (1.210 m.) |
|
Zaguatik Monrealeko Higa ikusten da |
|
Berriz Adi. |
|
Okoro (1.259 m.) |
|
Okoro kaskotik Xuriain eta Saioa |
|
Okorotik Adi eta Pirinioa |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina