2013/01/29

SAIOA, zeharkaldiko eski eskola

Gaur asteartea da eta elurra hurbil dugunez, Saioara bagoaz Iñaki, Iker, Alberto, Martin eta ni neronek. Oso goiz ez da joan behar, edo hori uste dugu, bero egiten ez duelako eta itzultzeko presa handirik ere ez dugu.
Baina Artesiaga lepoan sorpresa handia hartzen dugu zegoen auto hilararekin,bai Zubiri aldera zein Irurita aldera ere. Ahal dugun moduan buelta eman eta kotxea denek bezala gaizki uzten dugu.
Berehala aurpegi ezagunak, denak Saioalari amorratuak, auskalo zenbat aldiz igo dute mendi hau egun hauetan!
Gero mota guztietako fauna ikusten da, alde batetik eta gehienak, zeharkaldiko eskiekin igotzen garenok; beste alde batetik eta moda petoan dauden erraketalariak. Hauek beste azpiko mail bat dute, surf taula bizkarrean igotzen dutenak; oso gutxi baina ere oinez oraindik ibiltzen direnak, hauek garatu gabeko gizakiak direla esango nuke; eta gezurra badirudi ere joaten ginenean iraupen eskizaleak pistatik gora ibiltzen ziren.
Saioa eski eskola batean bihurtzen ari da, entrenatzeko, ikasteko, edozein modalitatean praktikatzeko gero eta jende gehiago etortzen da, bere hurbiltasunak, bere malda egokiak eta altuerak toki aproposa bihurtzen du. Dena den ez gara fidatu behar, bat batean eta espero ez dugunean, ezuste ikaragarri bat gerta daiteke, horregatik ere arreta handiak izan behar ditugu. Hala ere oraindik tokia denontzat badago eta beti bezala goiz edo arratsalde on bat pasatzeko aukera ematen digu gure Saioa maiteak.
































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina