|
Panticosako bainuetxetik Argualas eta Garmonegro |
Azken egun hauetan elurra oso azkar joaten ari da eta horregatik gaur "B" aukerara pasatu behar izan dugu. Gure lehenengo asmoa, "La meteoqueviene" bloggeko Jorgek zuela egun gutxi egin zuen zeharkaldia errepikatu nahi genuen, batez ere ongi ezagutzen ez genuelako. Hau da La Sarratik Musales eta Sanchacollons aldera igo nahi genuen.
Dena den Sallentera jaisten hasi baino lehenago mendiaren egoera oso ongi ikusten da eta han bertan Panticosako bainuetxeetara joatea erabaki dugu, hala ere hemen ere elurra eskasa da, baina altueragatik zerbait gehiago dago.
Gaur Iñaki, Pedro, Luis eta ni berandu gelditzen gara Iruñetik ateratzeko, gero zalantzak ditugu nora joan edo ez joan eta azkenean mendira igotzen ia 11etan hasten gara. Baina ez dago arazorik, eguna bikaina dago eta aldaketarik antza ez dago, horregatik mendi egun on bat pasatzera bagoaz.
Eskiak motxilan jarri eta Argualaseko Mallata Baxaraino (1.860 m.) betiko bidea hartzen dugu. Han eskiak oinetan jartzen ditugu baina elur faltarena argi ikusten da. Piska bat gorago zeharkatu behar den pinudian berriro eskiak kendu behar ditugu jarraitasuna ez dagoelako.
Nahiz eta berandu izan eta eguzkia jo elurra oraindik gogorra dago, ez da berdin izanen itzulian, oso biguna izanen baita.
Goiko Mallatara iritsi eta gure aurrean atera den talde bat ikusten dugu, aurreko korridorian motel eta arazoekin. Gu sartzean goiko partean elurra oso gogorra dago eta ganibetak beharrezkoak direla ikusten dugu, horregatik hemendik aurrera seguruagoak ibiliko gara.
Igoera hego aldeko pala hauetatik oso atsegina egiten dugu, urratsa oso ongi markatua dago eta eguzkia oraindik eskertzen da. Horrela arazorik gabe azken palara iristen gara, hemendik ere gorantz doazen traza esberdinak hartzen ditugu eta berehala kaskoan gaude. Palan harri asko agertzen dira eta zenbait tokitan ukitu behar dira pastu ahal izateko, gora iristeko ere, azken puskan, hobe oinez.
Ordu biak inguru dira gora iristen garenean eta paisaia ikaragarria da, zeru urdina eta gardentasuna urruneko mendiak ikusten uzten digu.
Jaitsieran goiko palako elurra oso biguna aurkitzen dugu, nahiz eta eguzkia indar handia ez izan, ordu asko darama jotzen, dena den oso ongi dago eskiatzeko, beheko aldean kontuz ibili behar da harri asko agertzen direlako.
|
Lehenengo aldapak |
|
Mallata baxan mokau bat hartu, eskiak jarri eta segi aurrera |
|
Luis eta Pedro |
|
Iñaki taldea eramaten, elurra ordu hauetan oso ona dago ibiltzeko. |
|
Garmonegro eta bere orratza han ditugu |
|
Korridore honetan elur gogorra aurkitu genuen zenbait tokitan |
|
Pedrok eskiak kentzen ditu eta oinez egiten du puska hau, nik oraindik ongi aguantatzen dut. |
|
Luisek niri egindako argazkia |
|
Axken zigi zagak lepora iristeko |
|
Behean bainuetxea gero eta txikiagoa |
|
Iñakik taldea gidatzen segitzen du, martxa oso ona jarri zuen niretzat, fin ez bainabil. Eskertzekoa da |
|
Azken palan elur falta oso nabaria da. Luis goitik gora iristen ari da. |
|
Pedro, Luis eta Iñaki kaskoan |
|
Iñaki indarrak berreskuratzen nahiz eta ez behar. |
|
Pedro pozik argazki honetan, Marta eta etorriko denari erakutsiko die, seguru!. |
|
Algas lepoa eta Partakuatik mendikatea bukaezina ikusten da. |
|
Luis serio dago, ez daki oraindik bizikletaz ala eskiz jaitsiko den. |
|
Luis hemen eskiekin goiko palan. |
|
Korridorean ere estiloa mantentzen saiatzen da, elurra oso ona dago. |
|
Eta hala bazan sar dadila kalabazan eta ez bazan atera dadila Panticosako plazan. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina