MARI Jainkosa euskal mitologiaren izakirik garrantzitsuena eta lur azpiko munduko erregina da. Bere bizilekuak beti lur barruan daude eta kobazuloen bidez kanpoko bizitzarekin komunikatzen da. Hauetako batean beti bizi da. Normalean Anboton, Oizen eta Mugarran, baina baita ere Aralarren, Aitzkorrin eta abar.
Ez da harritzekoa Marik Anboto aukeratzea, han bere bizitokia izateko. Ipar, hego, eki edo mendebaldean pareta bertikalak edo kresta ikaragarriak, amildegiak aski ez badira, gure Jainkosa Marik kriston haizete botatzen du handik. Toki oso ongi babestua da, baina Marik, euskaldunak han ondoan biziko zirela ez zuen kontutan izan edo agian horregatik tokia aukeratu zuen, baina euskaldunen eta Mariren kondairak txarrerako edo onerako betirako loturik egon dira.
Gaur bere etxera hurbildu naiz mendia ezagutzeko asmoz eta bide polita eta basatia aukeratu dut. Arrazolatik igo eta Anboto sakona kanaletik igo, alde basatienetariko bat da eta zailtasun handirik gabe kaskoa gainditzen du. Igoeran beti Frailia orratzak ezker aldean ditugu eta gainean Alluitz eta Anboto arteko ertza.
|
Anbotoko ekialdeko horma Arrazolatik |
Arrazolako elizan hasten da bidea, ondoko aparkaleku batean. Hasieran gora errepidetik goaz goiko baserrietara iristeko, markak badaude eta kanala nondik dagoen jakinda, bidexka errez hartuko dugu.
Atxekoa baserrian eskuin edo ezker jotzeko aukera dago, Anboto edo Zabalaundira joateko. Guk Anboto aldera hartuko dugu, hemendik aurrera bidea oso nabaria da, kanala ezker aldean oso nabaria izan arte.
Bidea hasieran belardian asmatzen da baina gorago bide nabaria da eta batzuetan tente eta beste batzuetan zigi zagan beti gora jotzen du, ezker aldetik pagadi bat uzten dugu ertzean dagoen lepo txiki batera iristeko.
Hemendik kaskoa gertu dago, baina paso batzuk oso delikatuak dira, batez ere bustia badago, eta expuestoak dira. Berehala goian gaude baina haizeak ez du hor egoten uzten, horregatik hego alderantz pixka bat jaitsi behar da babesa aurkitzeko.
|
Bidean dagoen txabola bat, atzean Udalatx (1.117 m.) |
|
Eskuinaldera joan eta ezkerretik itzuli, hau gaurko bira. |
|
Anboto sakonatik Frailea Haitza (970) |
|
Anboto mendiarra, dudarik ez, ez da? |
|
Gailurra baino lehenago ertza gainditu behar da. |
|
Ertzetik gailurreraino |
|
Gailurretik Gorbeia aurrean. |
|
Hotza egiten du eta Mungiako Gorkak eskularruak jarri behar ditu. Elgoin eta Alluitz puntek ertza osatzen dute |
Jaitsiera igoera bezain basatiagoa da, baina ez bezain polita, harriak besterik ez daude eta goiko aldea ere arriskutsua da haizea eta hezetasunarekin. Oso zuzen Zabalaundi lepora iristen da eta handik, aspaldin Atxondo ibarra eta Urkiolako gainak lotzeko erabili zen kalzada on batetik Arrazolaraino iristen da.
Ibilaldi polita eta oso egokia Durango aldeko mendiak ezagutzeko izan da. Horrez gain seguruaski urteko azken mendi ibilaldia izanen da.
|
Jaisteko hegoaldeko pareta aukeratu dugu, harritza ikaragarria. |
|
Azkar Zabalaundi lepora iristen da, aurrean Ipizte (1062) |
|
Zabalaudi lepotik Anbototik jaitsitako aldapa. |
|
Gorka bira bukatu baino lehenago, galtzada ederra eta zaharr batetik. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina