2012/12/09

SAIOA, eguraldia eta elurra, BIKAIN!

Gaur nahiz eta igandea izan ausartak izan gara eta Artesiagako lepora hurbildu gara Saioara eskiz gotzeko. Jendez gainezka zegoen Artesiaga, baita gailurra ere, baina merezi zuen.
Osasunak azken hilabete hauetan beste gauzekin entretenitu dit eta mendira joatea zer zen urrun izan dut. Baina gaur indarrak frogatu behar izan nituen eta Saioak aukera ona eskaini dit, elurra bazegoen eta eguraldi bikaina ere iragarri dute.
Beste alde batetik Unai, gaur ere, estreinatu da mendiko eskiekin. Gaur, zaletasuna sortzen duen hauetako egun bat izan da eta han gozatu egin dugu.













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina