2012/12/18

PIC D´ACUÉ 2.264 m. Forges d´Abeletik

Pic d´Acué, Gabedaille edo Pic d´Espelunguere Aspe ibarra eta Aragoi subordan ibarra bereizten duen muga mendikateko mendirik altuena da. 
Aguas tuertas ibarra ikaragarritik zuzen altxatzen da eta Secus mendizerraren ipar isurialdean sortzen den erreka batek zeharkatzen du, bere ibilbidean meandro apetatsuak egiten, “Aguas Tuertas” hain zuzen ere (itzulpena “ur okerrak” da). 

Mendiak oso hurbil dauden bi kasko ditu, iparraldekoa (2.245 m) Gabedallo edo Gabedaille izenekoa toki batzuetan eta hegoaldekoa (2.264 m.) edo Pic d´Acué. 
Pedro, Acué leporantz joaten, atzean pirinioan gauean botatako elurteak zuritasun garbia gozatzeko ikuspegia uzten digu.

Mapa honetan ibilbidea gutxi gora behera markatuta dago

Gaur, eguraldi ona eman duten asteko eguna zen eta horregatik piriniora joateko plana egin dugu. Gure etxeko mendiak elurrik gabe gelditu dira eta oso urrun ez dagoen Aspeko ibarran dagoen Pic d´Acué zirkularra egitera joan gara.
Azkenean koadrila bildu gara, 9 lagun, bi kotxetan Somport mendatea pasa eta gero dagoen Les Forges D´Abelera hurbildu gara. Hemendik errepide estu batetik zentral elektrikoa dagoen tokiraino igo gara, 1265 metrotan.
10,45h da igotzen hasten garenean, azkenean ere berandu egiten zaigu jaisteko. Nik beti mendira joateko goiz altxatu behar zela uste nuen, baina jendea badago hori pentsatzen ez duena eta berandu goaz.
Zentraletik ateratzen den pista toki honetaraino segitzen dugu eta eskuin aldera jo behar basoan sartzeko, 180 gradutako bira ematen dugu igotzen dugun biartean. Cúpula de Secús eta Secúseko mendizerra lekuko dugu gure aurrean Pedrok arropa kentzen duen bitartean.
Ramóm, Eduardo eta Koldo basoan sartu baino lehenago azken zigi zagak egiten dituzte. Atzean Pic d´Arnoussere (2052 m.)
Espelunguère basoan elur jauzi asko daude, belardi aldapatsuetan elurra ez da mantentzen eta bideko zenbait tokietan ahaleginak egin behar dira hauek gainditzeko. Pic d´Acué ere Espelunguère deitzen zaio.
Basotik ateratzen garenean ikuspegia ikaragarria da, hegoaldean "Cúpula de Secús", Liouviella, Bernera, Aspe eta urrunean Pala de Ip eta Punta Eskarra. Ipar-ekialdera Midi altxatzen hasten da.
Berehala Saramayou txabolen ondoan igarotzen gara eta gelditu gabe ikusgai dugun lepora jarraitzen dugu. Taldea puntu honetatik desegiten da eta nor bere martxan doa, horrela aristara iritsi arte.
Lepotik Midi altxatzen segitzen da. Gure gailurra hantxe dugu eta bidea eskuineko ertzetik doa. Gauean eroritako 15 zentimetrotako elur geruzak oinarri izoztua estaltzen zuen eta horrek ez zuen eroso ibiltzeko laguntzen, horregatik gehienek ganibetak jarri zituzten gorantz jarraitzeko.
Lepotik Oza aldera ederki ikusten da ere eta gure etxe ondoko pirinioa (Petretxema, Atxerito, Txipeta eta abar ongi menperatzen ditugu.


Ibilaldian gurekin bat egin zuten bikote bat eta Pedro gailurreko ertzera iristen.
Horraino eskiz iritsi ginen. Toki honetan azkenean gelditu ginen, baina ez jateko edo deskantsatzeko, bakarrik eskiak kentzeko eta segidan gailurrera joateko.
Ramón eta biok lehenengoak mugitzen gara gailurrera joateko, gero gainerako guztiak etorri ziren.
Gailurretik ertza eta koadrila ikusten da nahiz eta odeiek giro grisa eman, Javier azken pausoak ematen iritsi baino lehenago.
Ramón pozik agertzen da, bere kamera frogatzen. Azkenean kokotaraino bukatu zuen.

Gailur aurretik hegoaldera jaisten den palatik ausartzen gara, hasieran aldapatsua da eta gero hobe, baina elur hauts azpitik zoru gogorra, hormatua dago eta hobe ez erortzea. Lehenengo pala jaitsi eta orain bai,korrika eta presaka bokatatxo bat jaten dugu besteak jaisten diren bitartean.
Jaitsiera ere taldeka egiten dugu, ongi ez gara ulertzen eta talde bat igotako toki beretik jaitsi behar zuteneko ustean geudela, ba.. ez, azkenean denak toki beretik baina jakin gabe.
Hala ere Aguas Tuertaseraino eskiada bikaina egiten dugu, elur kalitate ona eta palak ezin hobeagorik.
Handik "Puerto de Gabedailletik" basoan sartzen gara eta ahal dugun modu eta tokitik igoeran joandako pista berriz hartzen dugu eta zuzenean kotxeraino.
Han ia ordu bat itxoin behar dugu denak iritsi arte, baina denok pozik egindako ibilaldiarekin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina