POU ANAIEK ANAITASUNAK ANTOLATUTAKO MENDI ASTEA, IREKIKO DUTE.
Abenduak 18 eta 21a bitarte izanen da, iruñeko planetarioan eta ikuskizunak eta mahai inguruak izanen dira.
Abenduak 18 asteartea
"20 urte mendirik mendi hormaz horma" Pou anaiek Iruñean aurkeztuko duten ikuskizunaren izenburua da. Bere lorpenen laburpena egiten dute, batez ere 7 kontinenteetan lortutako 7 igoera handiak goraipatzen, 2003 eta 2007. artean lortuta..
Abenduak 19 asteazkena
"Eskalada ulertzeko eta bizitzeko era". David Palmada katalandarrari, Pelut, asteko bigarren proiekzioa dagokio, Fisher Towersetako dorre altuena eta ezegonkorrenean bide berri baten irekieraren gaineko ordu bateko filma, "el titán". Abuztuan egindako eskalada bat, 12 egun lokatza bertikalaren aurkako borrokaren eskalada.
Abenduak 20 osteguna
"Zergatik eskalatzen dut? Maite dudalako" Stpeh Davis iparameikarrak, pareta handietan eta haitzetako eskaladaren profesionala Earth to Sky aurkeztuko du, eskalada librea eta salto baseko historia bat, Moabeko basamortuan (Utah).
Abenduak 21 ostirala
"Mendiak bakardadean".
Silvia Vidalek ikuskizunak itxiko ditu, Karakorumeko pareta batean, 32 egun egon zenean kontatuko du.
Mendi-Astea Iruñeko Planetarion izanen da (20.00 h), horrez gain, Sebastian Alvaroren argazki erakusketa bat prestatu da. Sarrera doainik izanen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina