 |
Sorolepotik jaisten ikuspegia. |
Ibilaldi zirkular hau egiteko, Sorogainera hurbildu gara. Kintoko mendiak eta Orreaga inguruko mendiak ezagutzeko oso egokia da eta oso toki erosoak dira ibiltzeko, belardi ikaragarriak gehien batean.
Sorogainetik Iturrunburura igo gara, handik Aztakarriko lepora jaitsi eta Urepel eta Sosogain lotzen duen errepidea gurutzatu eta gero Aztakarrira igotzen gara. Mendietako bizkarretatik Beraskoaingo lepoora iristen gara, Beordegi eta Sorolepo gainditzen.
Hemendik giroa zertxobait aldatzen da, Xasperro mendia inguratzen dugu PR32 bidetik eta pagadi batean sartzen gara, hau azkar zeharkatzen dugu eta bat batean Aldaparriko lepora iristeko kriston aldapa gure aurrean agertzen da.
Lepotik bidea pista batean bihurtzen da eta bide errez horretatik Lindux eko kaskoa zapaltzen dugu, aldapa tente txiki bat igo eta gero. Hemen itzulera hasten dela esan daiteke, Gailurretik Linduxeko lepora jaisten gara eta handik basotik Auritzetik datorren Aldudeko bidera iristen gara, Tejako iturrira hain zuzen ere, handik Menditxuri aldera pista batetik gora jo dugu eta goiko belardietatik Menditxuriko kaskoa gainditzen dugu,
Hemendik aurrera errez jaitsi eta Menditxipi eta Mendiaundira igotzen gara, gero txasperro inguratzen Sorogainera berriro itzultzen gara.
Lourdes, Javier, Mikel eta Angelekin osatu dut ibilaldi eder hau,
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina