|
Adi eta Iturrunburu Sorogainetik |
Eguraldia ez da hoberena izan behar, baina euririk ez dute eman eta datozen egunetan eguraldi kaskarra iragarri dutenez gaur gertuko itzuli bat ematera joan naiz.
Oso klasikoa da, Adi eta Iturrunburu, baina aldaketa bat egin dut, Adi kaskotik Sorogainera jaitsi naiz iitzulia zertxobait luzatzeko.
Adi kaskotik, neguan eta eskiekin ibiltzen garen Odiako basotik zuzenean jaitsi naiz, agian ez da gomendagarriena oso biderik ez dagoelako eta aldapatsua delako. Odiako zubia zeharkatu eta gero Sorogain aldera jarraitzen dut eta iritsi baino lehen erreka zeharkatzen dut eta Iturrunburuko belardi aldapatsuetatik goraino igotzen naiz.
Iturrunburutik jaitsi eta GR 12 harten dut berriro Urkiagara itzultzeko.
|
Urkiaga lepotik Adi alderantz doan bidea |
|
Adipeko lepoa, gaina lanbrotsu. |
|
Adipeko lepotik Iturrunburu alderantz |
|
Iturrunburu garbia. |
|
Adi mendiko aldapa gogorrak |
|
ADI |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina